Ekainaren 8an "ZERO PLASTIKO URDAIBAI" ekimena izango da eta ikastetxean, ekimen honen bultzatzaile bi izan ditugu plastikoek gure ingurunean eta gure osasunean dituzten ondorioak azaltzen. Erabiltzen ditugun gehiegizko plastiko horiek gure elikagai katean ditugu iadanik. Kontuan izan plastikoaren bidea zirkularra dela: guk sortzen dugu eta elikagai katearen bitartez berriro iristen da guregana, kontuan hartu gabe ingurunean eragiten dituen kalteez: espezie asko hil, plastikozko irlak sortu, fotosintesia egitea oztopatu...
Beraz, ahalik eta plastiko gutxien erabili, edukiontzi egokira bota eta... EKAINAREN 8AN DENOK URDAIBAI GARBITZERA!!! HAN IKUSI NAHI ZAITUZTEGU!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario