2014/07/31

Irailak arte!!!


Mertzediar kampamendua Segurako Guardamarren

Kaixo lagunok:
            2014ko uztailaren 19tik 28ra Segurako Guardamarren batu gara Mertzediar ikastetxeetako DBHko ikasle batzuk. Esperientzia itzela izan da! Eta datorren urtean berriro joateko prest gaude! Hemen dauzkazue gure argazkiak:

2014/07/11

Udan Haurtzaindegian

Kaixo lagunok:
           Badakizuenez, Haurtzaindegia zabalik dago uztailean ere. Ekintza ezberdinak egiten ditugu elkarrekin eta umeak oso pozik dabiltza. Hemen dauzkazue argazki batzuk frogatzeko:

2014/07/08

Ikastetxearen horma margozten

Kaixo lagunok:
           Atzo arratsaldean hasi ziren ikastetxearen kanpoko horma margozteko lanak. Hemen dauzkazue lehenengo irudiak. Ikusiko duzue zein polita geratuko den!!!

2014ko ENGLISH SUMMER CAMP



This year we have organized the English Summer Camp again from 23rd of June till 4th of July. Forty-five children have participated in it doing different activities, such as:
-      Sports (swimming, cycling, tennis, ping-pong, football, basketball, badminton...)
-      Handicrafts
-      Theatre
-      Digital Board Games
-      Board games
-      Cooking

All the participants have had a really good time by doing these activities.
We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible, especially to Lena and Victor.
We wish you happy summer holidays.

Aurten ere ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan ekainaren 23tik uztailaren 4ra. 45 ikaslek hartu dute parte ekintza ezberdin hauetan:
-      Kirola (igeriketa, bizikletan txangoa, tenisean, ping-pongean, futbolean, saskibaloian, badmintonean...)
-      Eskulanak
-      Antzerkia
-      Ordenagailuetako jolasetan
-      Mahai jokoetan
-      Sukaldaritza.

Denok oso ondo pasatu dugu.

Eskerrik asko bihotzez lagundu gaituzuen guztioi eta bereziki Lena eta Victorri.
Oso ondo pasa oporretan!!!

2014/07/04

2014-2015 Ikasturterako Testu Liburuak

Kaixo lagunok:
           Oraindik ez dugu bukatu ikasturte hau, baina datorrena prestatzen hasi gara!!! Gauzak horrela, hemen dauzkazue datorren ikasturterako liburuen zerrendak. Eta gogoratu, mesedez, ikastetxean liburuen salmenta IRAILAREN 3AN eta 4AN IZANGO DELA, 9:00ETATIK 15:00ETARA.

2014/07/03

2014ko ikasturteari agurra emoten

          Pasa den ostegunean, hilak 26an, irakasleok gatu ginen gure kurtsoari agurra emoten elizkizun baten parte hartuz.

         Gure ikastetxearen ardatza kristautasuna denez, Jesusen mahiaren inguruan batu ginen, ikasturtean zehar bizi izan dugun guztietatik eskerrak emoteko.

     
           Eta honekin batera
Yolandari eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiogu ikastetxearen alde eginiko lan guztiarengatik. Lana ondo eginaz gozatu du eta berarekin batera gozatu eragin digu ingurukoei. Aurrerantzean ere pozik eta gogotsu bizi daitela.Eta Lourdesi gauza bera, gurekin 25 urtez egon delako, eta espero dugu berarekin momentu onak pasatzen jarraitzeko.
                       Datorren kurtsora arte!!!
                               Uda ona pasatu!!!

2014/07/02

Irakasleen formakuntza

Kaixo lagunok:
      Gaur arratsaldean amaitu dute gure eskolako irakasle batzuek Javier Pedregosak  emandako "Coaching" ikastaroa. Lainomendi ikastetxeko irakasle batzuekin batera bi egunetan egon gara formakuntza egiten. Oso erakargarria izan da. Ea orain fruituak ikusten diren!!!
      Eta gaur beste irakasle batzuk Pontevedrara doaz Mertzediar formakuntza egitera. Ondo pasa eta asko ikasi!!!!