Apirilaren 21ean, Busturialdea osoko haur eta gazteen topaketa berezi bat izan genuen San Fidel Ikastolan, katekesi ikasturteari bukaera emateko asmoz. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guraso eta umeei, beraien parte hartzearekin otoitzaldia, jolasak eta tailerrak burutzea posible izan zelako. Amaitzeko... txokolate bero eta gozoarekin jaialdiari bukaera polit eta atsegina eman genion!
MERTZEDE IKASTETXEA
2018/04/25
Asteburuan, AMA LURRAREN MUNDU MAILAKO EGUNA ospatu zen Madariaga Dorretxean. Bertan, hainbat ekintza egin ziren eta horietako bat "AMA LURRA" horma irudi tailerra izan zen. Tailer horretan, gure ikastetxeko irakasle Mari Mar eta ikaslen fin batzuek hartu zuten parte Ama Lurra eta bere ingurune naturalean ager daitezkeen elementu naturalak horma irudi batean irudikatzen!
2018/04/23
Liburu eguna!
Gaur, mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Mertzede ikastetxeko ikasle eta irakasleok ere tartetxo bat hartu dugu irakurketaldi bat egiteko.
2018/04/21
2018/04/17
DBHkoak HITZALDI BEREZIETAN!
Pasa den astean zehar, DBHko ikasleek hitzaldi garrantzitsuak izan zituzten. Ertzainek aholku berezi eta sakonak eman zizkieten droga, kontsumo, internet eta sare sozialei buruz!
BURUKO ZAPIA NOLA JARTZEN DEN AZALDUKO DUGU!
Dantzari egunean parte hartuko
duten nesken
gurasoek batzar bat daukate:
Eguna: Apirilak 18, asteazkena.
Ordua: Arratsaldeko 16:30an.
Lekua: Eskolako areto
nagusian.
Gaia: Nola jarri zapia
buruan.
BATZAR HONETARA ETORTZEA DERRIGORREZKOA DA (Dakienak ez dauka zertan
etorri)
Garrantzitsua da goma
bat, buruko zapi zuria, orratzak eta orkilak ekartzea eta umea nagusi batekin etortzea
zapia buruan nola jarri ikasteko.
--------------------------------------------------------------------------------------------
Los
padres de las niñas que participen en el
grupo de baile del colegio tendrán una reunión:
Día: 18 de Abril, miércoles.
Hora: 16:30
de la tarde.
Lugar: Salón
de Actos del colegio.
Asunto: Aprender
a colocar el pañuelo de dantza.
Es importante que traigáis goma
de pelo, el pañuelo blanco, los alfileres y las horquillas. La niña deberá acudir acompañada de un adulto para aprender a colocar el pañuelo
en la cabeza.
2018/04/09
MERTZEDIAR IKASTETXEEN ARTEKO ABESBATZA EKITALDIA!
Asteburu honetan Mertzediar ikastetxeen arteko abesbatza ekitaldia izan dugu Madrilen! A ze ondo pasatu dugun! Lagun berriak egiteaz gain, kantu eta giro ederrean ibili gara elkarrekin asteburu osoan zehar!
Ahaztezinezko esperientzia izan da!
Ahaztezinezko esperientzia izan da!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)