2015/12/23

Gabon Ospakizuna

Kaixo lagunok:
      Gaur gure ikastetxean oso egun ederra izan dugu: Gabonak ospatu ditugu danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu gara bai elizan bai areto nagusian ospatzeko. Oso ondo geratu da! Zorionak danori!
      Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

2015/12/21

Eskola Bidea



           Ikasturte honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasunsarea batu gara proiektu berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
          Helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko, espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko digu denon arteko zaintza sustatuz.
             Guzti hau gauzatzeko, eskola desberdinetako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Urtarrilean proiektuaren aurkezpena egingo dugu eta orain arte zehaztutakoaren berri emango dogu.
               Bien bitartean, parte hartu nahi izanez gero… bideonetikgoaz@gmail.com
Allende Salazar Eskola Publikoa, Seber Altube Ikastola, San Fidel Ikastola, Mertzede Ikastetxea, Gernikako Institutua, Barrutia Herri Ikastetxea, Barrutialde Institutua, Osasunsarea eta Gernika-Lumoko Udala

2015/12/19

Gabonetako ekitaldia

NOIZ: Abenduaren 22an – 22 de diciembre

HASTEKO ORDUA: 10:45ean

LEKUA: Areto Nagusia – Salón de actos

OHARRA: Egun horretan arratsaldean ez da egongo klaserik. Jantokiko zerbitzuak mantenduko dira eta umeek 15:00ak arte egon ahal izango dute. Danontzat, 9:45ean, gure elizan, Gabon ospakizun bat egongo da. Guztiok gonbidatuta zaudete!

El día 22 no habrá clase por la tarde. Se mantendrá el servicio de comedor y los niños podrán quedarse hasta las 15:00 horas. A las 9:45 h tendrá lugar en nuestra iglesia una celebración religiosa preparándonos todos a vivir la Navidad con sentido cristiano. ¡Estáis todos invitados!

Klaseak urtarrilaren 8an berriro hasiko direla gogoratzen dizuegu.
Os recordamos que las clases comenzarán de nuevo el día 8 de enero.

2015/12/18

Olentzero gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
           Gaur Olentzero etorri zaigu Ikastetxera. Oso pozik egon gara berarekin abesten. Gure gutun guztiak emon dizkiogu. Espero dugu gure amets guztiak betetzea!!!

2015/12/11

LHko 5. mailakoak Bilbon

         A ze txangoa gaurkoa! LH 5. mailakoak Bilbora joateko aukera izan dugu. Bertan, Santiago katedralean izan gara eta belenak ikusi ditugu!!! Gero, metroa hartu eta Azkue fundazioko, euskararen etxera joan gara. Pila bat ikasteaz gain, komiki digital bat ere egin dute. Egun zoragarria!!!

2015/12/05

2015eko Euskararen Eguna

Kaixo lagunok:
          Denok dakizuen bezala, atzo, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen.
Eta hori dela eta, gure ikastetxeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Goizean DBH 2. zikloko ikasle batzuk Elai-Alai aretora joan ziren Berbalagunek eta Euskara Zerbitzuak antolatu zuten 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Aurten Ramon Saizazbitoriaren “Hamaika pauso” liburua izan da aukeratua irakurtzeko. Ordu batez, egokitu zitzaien pasartea irakurri zuten eta ondo gainera, nahiz eta, hizkerarekin zailtasun apur bat izan. Ea datorren urtean zein idazle eta liburu egokitzen zaizkigun berriro parte hartzeko.
         Bestalde, ikastetxean bertan, LH 5.eta 6. mailakoek eta DBHko 1. mailakoek bertso saio zoragarria eskeini ziguten gainontzeko mailei. Aurten bertsolaritzan jarraitzen dugu jo ta ke, eta beraien irakaslearekin batera, egun berezi honetarako hainbat bertso prestatu zituzten. Ia gustua hartzen dioten eta bertsolari iaioren bat irteten zaigun! Animo eta horrela jarrai!
         Gero danok batera Euskararen "e"a margoztu genuen dantza bat egiten genuen bitartean. Arratsaldean DBHko batzuek Euskararen aldeko leloarekin paperezko hegazkinak bota zitutzten danok Euskararen aldeko mezua mundu osoan zehar zabaltzeko.
         Ikusten duzuen bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan. Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero erabili behar dugu.

2015/11/22

XII. LITERATUR LEHIAKETA KALTZADA EGOITZA



Kaixo lagunok:   
        Urtero legez, aurten ere Kaltzada Egoitzan 6. mailako ikasleentzat literatur lehiaketa antolatu dute. Gure ikastetxetik Gorka Aldana, Ismene Lopez eta Irati Perez finalistak izan dira, eta haiek lortutako emaitza primerazkoa izan da: Iratik lehenengo saria eta Ismenek 3. saria lortu dute. Bene benetan, zorionak hiruroi baita tutoreari, Rosari, ere.


       Eta hemen daukazue irakurketaren bideoa. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!! 

2015/11/09

GAP Aktibatu+ programaren saria

           Kaixo lagunak, gogoratzen iaz GAP Aktibatu+ programan parte hartu genuela? Energiaren inguruan egin genuen proiektutxu bat aurten DBH 2. mailan gaudenok, eta ikastetxe guztiari esker 2. saria irabazi genuen. Ondorioz, pasadan asteazkenean, azaroak 4ean, Bilbora joan ginen opari horretaz disfrutatzera: MetroBilbaoko aginte mahaiaren funtzionamendua ikustera joan ginen eta metro bagoi baten kabinan ibiltzeko aukera izan genuen. Primeran pasatu genuen arratsaldean bisita hau eginez. Beraz, eskerrik asko guztioi gure kartelei eta esanei kasu egitearren! Ea aurten ere, hondakinekin laguntzen gaituzuen, beraz, prestatu, laster zuen artean egongo baikara berriro hondakinen inguruko berriekin.
       
       Hala ere, asteazken goiza ere aprobetxatu genuen gure jakinmin zientifikoa asetzeko: EHUk antolatutako Zientziaren Asteko ekitaldian parte hartu genuen. Nahiz eta 19 stand egon eta guk 4tan bakarrik egon, primeran pasatu genuen! Interesgarria benetan bertan erakutsi zizkiguten trikimailuak: eguraldi aurkezleak nola lan egiten duen, ingenieritzako beste hainbat gauzatxo eta ekosistemen eta ingurumenaren osasunaren inguruko hainbat datu interesgarri. Urtero antolatzen dute ekintza hau eta benetan interesgarria dela uste dugu; ikusi genituenetatik gain robotika, antropologia, fisika,... ere daude. Beraz, ia datorren urtean bertan ikusten garen, mundu guztiari irekia baitago!

2015/11/03

Batzar Orokorra - Asamblea general



     Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarrak, ikasleen guraso guztioi, Batzar Orokorrera deitzen zaituzte:

Eguna:  Azaroaren 4, asteazkena
Ordua: arratsaldeko 19:30ean
Tokia: Ikastetxeko areto nagusia
Iraupena: ordu eta laurden gutxi gora behera

Gaia zerrenda:
1.    Aurreko Batzarreko Akta irakurri eta,  onartzen bada, aprobatu.
2.    Ikastetxeko Zuzendaritzaren informazio batzuk.
3.    2015/16 kurtsorako gurasoek bultzatutako ekintzak.
4.    Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarraren kidearen berriztatzea. Hautoeskundeak.
5.     Eskaerak eta galderak.

   La Dirección del centro y la Junta Directiva de la Asociación de Padres-Madres os convoca a todos/as –padres y madres de nuestro/as alumnos/as- a la Asamblea General de comienzo de curso que tendrá lugar el próximo:

Día: 4 de noviembre, miércoles
Hora: 19:30 h.
Lugar: Salón de actos
Duración aprox.:  Hora y cuarto

Orden del día:
1. Lectura y aprobación –si procede- del Acta de la Asamblea anterior. 
2. Información de la Dirección del Centro. 
3. Propuestas de la Asociación de Padres-Madres de cara al curso 2015/16. 
4. Renovación de miembros de la Junta de la Asociación. Votación.
5. Ruegos y preguntas.

  
Danok parte hartzea  nahiko genuke!
Nos gustaría contarcon vuestra presencia

Guraso Elkartea 
Junta de la Asociación
 Zuzendaritza/Dirección