2019/12/24

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTETXEAN!

OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita berezia izan genuen ostiralean ikastetxean! Hizketan ibili ondoren, kantaldiari ekin genion pozez! Karamelo gozo-gozoak hartu eta gutuntxoak eman genizkien! Gaurko gau magiko honetan bete daitezala denon ilusioak!!!
"ADITU ZUENIAN JESUS JAIO ZALA, LASTERKA ETORRI ZAN BERRI EMATERA...!!!"


2019/12/20

ABENDUALDIA!

Lau astetan zehar, aldi garrantzitsua den ABENDUALDIA ospatu dugu Berri Onak aztertuz eta emanez, konpromezuak hartuz, norberaren izaerarik onena landuz eta JESUSen etorrera prestatuz!







GABON EKITALDIA!

Mimo ilusio eta maitasun handiz preparatutako gabon ekitaldia eskaini ziguten ikastetxeko ikasleek, beraien familia eta lagunentzako! Ikusi nahi?

GABON ELIZKIZUNA!

Abendualdiari amaiera emateko asmoz eta GABONAK GURE BIHOTZETAN sentiarazteko asmoz, ospakizun berezi bat izan genuen gure parrokian. FAMILI giroan GABON JAI ZORIONTSUAK ospatu dagiguzan, Jaunaren maitasunari enganTXATuz, bere argitasuna eta indarra eskatzera hurbildu gara.


2019/12/04

EUSKARA!!!

Abenduaren 3an egun berezietako bat bizi genuen eskolan: EUSKARAREN EGUNA!!! Hamaika orduko irakurraldian parte hartzeaz gain, kantaldia eta bertso saioak izan genituen!!!
Ez dezagun euskara erortzen utzi!!!










FAIR SATURDAY!!!

Joan den larunbatean, FAIR SATURDAYren harira, KONTZERTU SOLIDARIOA izan genuen Bartolome elizan. Gernikako Andra Mari koralak eta Bermeoko Izaro abesbatzak parte hartu zuen eta eskaini ziguten izugarrizko emanaldiaz gozatzeko parada izan genuen! Batu zen dirua, ERA proiekturako bideratuko da! Mila esker Gernikako Udalari, parte hartzaileoi eta bereziki, hurbildu eta laguntza eman zenuten guztioi!!!


TXOKOLATADA SOLIDARIOA!!!

Gogoratzen zarete ERA proiektuaz? Urterik urte hazten doa eta oraindik ere plan asko daukate burutzeko. Hori dela eta, gure eskolan TXOKOLATADA SOLIDARIOA izan dugu, batzen den diruarekin proiektu berri gehiago gauzatzeko!!!