2018/06/28

MuNdAkArA!

Ingurune paregabean bizi garela aprobetxatuz, Mundakara ostera bat egitea bururatu zitzaien hauei! Eguraldi edarra egin ez bazuen ere, egunari bere antza ematen jakin zuten elkarrekin jolastuz eta gozatuz!






Kaltzada egoitzan bolondres!

Zer garrantzitsua den hirugarren adineko jendeari laguntzea eta eurak zoriontsu ikustea! Gure ikasle talde batek, Kaltzada egoitzara hurbiltzea pentsatu zuen eta bertan, taldekideak bolondres aritu ziren bertako egoileekin berba eginez, karta jokoan, musikaz gozatuz eta abar!


DBHko gazteak Mendexako abentura parkean!

Giro eguzkitsua izanik, zer hobeto abentura parkera joatea baino? Halaxe egin zuten gure DBHko neska-mutilek! Erronka desberdinei aurre eginez, esperientzia ahaztezina bizi zuten!




DBH 1-2 AZTI TECNALIAN!

Ikasle hauek aukera paregabea izan zuten Azti Tecnalia bisitatzeko! Bertan, itsasoko arrainak aztertzen ibili ziren eta eskuekin manipulatzeko aukera ere izan zuten!                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                 


Bilbotik zehar!

Gure hiriburua hobeto ezagutzera joan dira gure gazteak. Bertan, Plaza berria, Erriberako merkatua eta katedrala ezagutzeaz gain, Euskal Museora ere joan ziren!


Bizkaiko elikagaien bankuko laguntzaileak!

Beste behin ere, gure ikastetxeko nagusienek, Bizkaiko Elikagaien Bankuak antolaturiko janari bilketan parte hartu zuten. Eskerrik asko zuen laguntasunagatik eta eskuzabaltasunagatik!


2018/06/26

Grease musikala!

Loiuko Mertzediar ikastetxekoak Gernikara hurbildu zitzaizkigun beraien GREASE antzerki musikala aurkeztera! Ingelesezko emanaldia izan zen eta a zer nolako ikuskizun ederra!


LH4. mailakook EUREKA museoan!

Maiatzaren bukaeran, LH 4.mailako ikasleok Donostiako EUREKA museora joan ginen uraren dentsitateari eta animaliei buruzko tailerretan parte hartzera! Elektrizitateari eta argiari buruz ere asko ikasi genuen. Pozarren etorri ginen! Berriro joan nahi dugu!!!




EUSKARALDIA!

Mertzede ikastetxeak ere EUSKARALDIArekin bat egiten du! Gure "hamaikakoa" osatu dugu eta "ahobizi" eta "belarriprest" izateko prest gaude!



BERTSO TOPAKETA!

Ikasturtean zehar, bertsotan aritu dira gure ikasleak eta bertso topaketan beraien bertsoak bota zituzten! Batzuek, "Inurria eta txitxarra" ipuina bertsotan adierazi zuten eta beste batzuek, "Kutsadura"ren inguruko bertsoak bota zituzten. Gainera, beste ikastetxeetako bertso emanaldia entzuteko parada izan zuten eta asko gozatu zuten!



Irakasleok formakuntzan!

Lehenagoko eta oraingo hezkuntza erabat aldatu da. Hori dela eta, gure ikastetxeak, txikienetik hasita, ohiko metodo tradizionalarekin apurtzen duten metodologien aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, ezagutzak sendotzeko, @kqmimoa ren eskutik, ulermenean oinarritutako proiektuei buruzko formakuntza interesgarria izan genuen!