2020/09/24

MERTZEDEKO AMAREN EGUNA!

Irailaren 24a, beti izango da egun berezia gurean. Gure Mertzedeko Amaren egun honetan, otoitz berezia egiten dugu eta baita ikasturteko lema berria aurkeztu ere. Ikasturte hau, aukera berriez osatutakoa izan daitela, denon artean erronkak lortuko ditugun ikasturtea.

Eskerrik asko Ama, gu maitatzeagatik, garen bezalakoak onartzeagatik eta egunero MERTZEDIAR izatera gonbidatzeagatik. Ikasturte hau izan dadila GARAI BERRI BAT ELKARREKIN HEGAZ EGITEKO!



2020/09/23

MARIA DE CERVELLÓ

Irailaren 19an, bada gogoan izan genuen pertsona garrantzitsu bat: MARIA DE CERVELLÓ, Mertzediar 1.go lekaimea. Itsasgizonen babesle izateaz gain, pobre, gaixo eta gatibuei laguntzen ziharduen bere bizitzan zehar. Ikastetxean, bera gogoan izanik tailertxo batzuk egin genituen: mezu kodifikatuak aztertu, ikertu, testua irakurri eta marrazki bidez aurkeztu!


IKASTURTE BERRI ON!

2020-2021 ikasturtea hasi dugu jada eta... OnGi EtOrRi GuZtIoI!!!