2013/03/22

18.KORRIKAN PARTE HARTZEN


 
“BAGOAZ!” Gaurkoan ikastetxe guztiak txandala jarri eta korrikari gure aletxoa jartzera abiatu gara. Gernika-Lumo inguruko ikastetxeek AEKrekin batera antolatu dugun Korrika Txikin parte hartu dugu. Txikiek zein handiek, ikasleek zein irakasleek, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik hasita DBHko azken mailaraino danok egin dugu korrika Esne Beltza taldekoen doinuaren erritmoan. Gure txikitxoenak ere, Haur Hezkuntzakoek,  parte hartu nahi izan dute eta beraien Korrika Txikia antolatu dute ikastetxetik zehar. Beraz, giro alaia eta polita izan dugu bai zentruan, bai herrian zehar.



   
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz Korrika uo………
elkar entzunaz elkar ulertzera
bagoaz Korrika uo………
guk jaso duguna zuei ematera

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
Baina gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika uo……….
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika
 
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

Maule , Donibane Garazi , Baiona
Donostia , Bilbo, Gasteiz , Iru ñea
herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea
bagoaz korrika uo.............
eta elkarri euskara ematera
bagoaz korrika!

Baina ez pentsa hemen bukatzen denik; gaur gaueko 11etan ikastetxe aurrera gonbidatzen zaituztegu ikastetxeko guraso, ikasle, irakasle eta gainontzeko guztiei. Bertan denok batera ikastetxeak erosi duen km-aren hasierara joango gara gure Korrika 18ko km-a korrika egiteko! 
ANIMATU ETA ETORRI! 
 

2013/03/21

DANTZARI EGUNA PRESTATZEKO

Kaixo lagunok:
       Datorren apirilaren 21ean "Dantzari Eguna" ospatuko dugu Gernikan. Mertzede Ikastetxekook, urtero bezala, ekitaldi honetan gogotsu parte hartuko dugu. Hemen duzue bikote gazte bat Ikastetxeko dantzari jantziarekin.

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI GU IKUSTERA!!!!

2013/03/20

2013ko martxoaren 23ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:             

    Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
ATLETISMOA
Artunduaga (Basauri)
10:00
SASKIBALOIA
UMEAK
KARMENGO AMA
MERTZEDE
ZORNOTZA
11:00
SASKIBALOIA
KADETE
ATSEDENA


2013/03/15

Zuhaitzak Landatzen


Gaur, martxoaren 15ean, martxoaren 21en Zuhaitzaren Eguna ospatuko dela eta, DBH 3 eta 4.mailetako ikasleak Gernikako oka ibaiertzera hurbildu dira zuhaixka batzuk landatzeko asmoz. Han aritu gara gogotsu atxurkadak eta palakadak ematen landaketak ondo egiteko nahiaz. Ikus ezazue zeinen langile ibili diren neska-mutikoak!!!!!




2013/03/12

2013ko martxoaren 16ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:           
 Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
URRETXINDORRA
MERTZEDE
MIRIBILLA
(BILBO)
11:00
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
LARRAMENDI
SANTANAPE
11:15
SASKIBALOIA
KADETE
ESCOLAPIOS
MERTZEDE
ESCOLAPIOS
(BILBO)
11:00

2013/03/11

2013ko Bakearen Bidea

Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean: kronikea eta argazkiak





IV Igoera Ziortzara Bakearen alde adiskidetu lemapean

Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean.



19 autobus, ehun kotxe baino gehiago, 1.500 lagun inguru aldapa gora oinez, jendez beterik egon da gaur, martxoaren 9a, Bolibartik Ziortzarako bidea. Bizkaiko sortaldeko parrokiek antolatu dabe laugarrenez ibilaldi hau.

Bolibarreko plazan emon jako hasiera ibilaldiari, bertsolari baten agurraz.

Anai-arrebok, ondo etorri

danok Bolibar aldera,

behingoz alkarraz adiskidetu

nahi dogula agertzera.

Oi Ziortzako Ama maitea,

urten eiguzu bidera,

"Bake bidean adiskidetu";

                                                        zatoz guri laguntzera.



Ume, familia, edadeko jende ugari batu da.Arrakasta beroa fede eta otoitz giroan. Megafonia ozen baten laguntzaz giroan sartu sartuta ibili da jendea, orain kanta, orain entzun, orain isiltasuna.

Hasieran pankarta batek zabaldu dau bidea aurtengo lemagaz: Bake bidean adiskidetu. Pankarta eroaten ezagutu ditugu Bolibarko parrokoa dan Juantxu Zarragoikoetxea, Anjel Mari Unzueta, Bizkaiko bikario nagusia, eta Zornotza, Durangaldea eta Elorrioko boluntarioak.

Ziortzako Kolejiatara heltzerakoan bertako lekaideek emon deutse ondo etorria ibiltariei, kolejiata barrura sartzera gonbidatuz.

Ziortzako gainean, azken ospakizunaren tokian, enbor bat egoan ikusgai, aizkora batek jota, gure herriaren egoera azalduz. Aizkora kendu jako lehenengo enborrari, ETAren suetena irudikatuz. Baina zauriak bertan dira. Hori dela eta, hiru kimu barri jakoz herriaren ezaugarri den enborrari: egia, justizia eta parkamena.  Gernika, Oiz-Anboto eta Arratiako bikoteek egin dabe ezaugarri hau, jendeak euren kantuz lagundurik.
  

2013/03/06

2013ko martxoaren 9ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:           
 Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!

KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
EUSKAL PILOTA
LARRABETZU
10:00
HERRI
KIROLAK
SANTANAPE
Igandean
10:15
SASKIBALOIA
UMEAK
GORDEXOLA
MERTZEDE
BERASKOLA FRONTOIA (Gordexola)
12:00
SASKIBALOIA
KADETE
MERTZEDE
ZORNOTZA
SANTANAPE
11:00