2019/09/25

MERTZEDEKO AMAREN EGUNA!

Mertzedeko Amaren eguna ospatu genuen atzo! Ikasturteari hasiera eman, ikasturteko lema aurkeztu eta azkenik, jolas eta ekintza ezberdinekin amaitu genuen!
Argazkiak

2019/09/23

MERTZEDEKO AMAREN EGUNA!!!

Bihar, MERTZEDEKO AMAREN EGUNA da!!!  Hori dela eta, bihar 11etan gure parrokian izango dugun elizkizunera gonbidatzen zaituztegu!!! Ostean, egun berezi hau ospatzen eta egunaz gozatzen jarraitzeko asmoz, ekintza dibertigarriak izango ditugu!
ASKATZEN GAITUEN MAITASUNARI LOTU GAITEZEN!!! 
ZORIONAK MERTZEDIAR GUZTIOI!!!

2019/09/19

MARIA DE CERVELLO

Gaur gure lehenengoko MERTZEDIAR lekaimearen eguna da, MARIA DE CERVELLÓ edo MARIA DEL SOCORROrena hain zuzen ere. Berak sentitzen zuen konpromezu askatzaileagatik, pobre eta gaixoei laguntzera eta gatibuak askatzera eman zuen bere bizia! Bere pausoen antzera jokatu dezagun!


2019/09/12

IKASTURTE BERRI ON GUZTIOI !!!


Ikasturte berria martxan dago jada!!! Oporraldia ondo aprobetxatu ostean, indarberriturik gatoz bueltan!!! Esperientzia berriak bizitzeko gogotsu gaude, bai horixe!!!