2012/02/29

2012ko martxoaren 3ko KIROL ORDUTEGIAK

Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue datorren larunbateko ordutegiak. Zorte on danontzako!


KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
EUSKAL PILOTA
LARRABETZUN UDAL PILOTALEKUAN
10:00
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
LARREA
MERTZEDE
17:30
(Ostiralean)
SAN BARTOLOME
MERTZEDE
LEIOA
10:00
SASKIBALOIA
KADETE
SEBER ALTUBE
MERTZEDE
SANTANAPE
10:00

2012/02/24

Ihauteriak

Ihauteriak pasa dira baina baita gure eskolako umeentzat ere. Halere, ekinean ibili dira karetak egiten, umeak margozten.....andereñoak kartulinak ebaitzen.....azkenean...begira nolako emaitza lortu dugun!!!!































2012/02/22

TXITXIBURDUNTZI


Gure eskolako Haur Hezkuntzako partaideok Txitxiburduntzia egin dugu, gure herriko ohiturak lantzeko asmoz. Ekintza hau inauterien aurreko igandean ospatu ohi da, baina guk Eguen Zuri egunean ospatu dugu Inauteriei hasiera emanez.

Eguraldiak ez digu guk pentsatutako eran egiten utzi, gure asmoa ortuan su egin eta txorizoa bertan erretzea baitzen. Azkenean, euria dela eta, gimnasioan erre behar izan ditugu. Hala ere, Iratxe Egurrola irakasleak bere txistu eta danbolina joaz, giroa alaitu du eta  denok oso ondo pasatu dugu, txorizoa erreaz eta dantza eginez.