2013/05/24

LHko 3. eta 4.mailakoak Euskaldunan Jauregian

Kaixo lagunok:
           Pasa den asteartean, maiatzaren 21ean, LHko 3. eta 4. mailetako ikasleok Euskalduna Jauregian izan ginen ISDIN laborategiak antolatutako ekitaldian. Bertan asko ikusi genuen, opariak eman zizgiguten eta Thais Henriquez-ekin (2008ko Joko Olinpikoetan zilarrezko dominaIgeriketa Sinkronizatuan) ere argazkiak atera genituen. Primeran pasatu genuen!!!
Aupa Mertzede!!!



 

Energiari buruz hitz egiten

Kaixo lagunok:
              Pasa den astelehenean, maiatzaren 13an, EDP-koak (Naturgas Energia) eskolara etorri zitzaizkigun energiari buruzko hizketalditxo bat ematera. Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen!!!! Hona hemen gure argazkiak:



2013/05/21

2013ko maiatzaren 25eko kirol ordutegiak

 Kaixo lagunok:
               Hemen daukazue asteburu honetako kirol ordutegia. Azkena da! Zorte on eta espero dugu danok datorren urtean berriro parte hartuko dugula!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
DEUSTUKO IK
MERTZEDE
11:00

2013/05/15

2013ko Muruetako sokatira txapelketan

Kaixo lagunok: 

              Aurten, San Isidroko jaiak direla eta, Muruetako Udalak bertan ospatu duten sokatira txapelketara gonbidatu gaitu LHko 5. eta 6. mailakoei. Txapelketa Herriko Plazan izan da maiatzaren 15ean, 17:30ean. Han batu gara San Fidel, Barrutia, Allende, Seber Altube, Muruetako talde bat eta Mertzede. Festa itzela!!! Datorren urtean berriro parte hartzeko prest gaude.


Eskerrik asko parte hartu duzuen danori!!!
Eskerrik asko Miriam eta Albertori!!
Eta, batez ere, Eskerrik asko Murueta Udalari eta Herriari hain jai polita antolatzeagatik!!!

2013/05/14

2013ko maiatzaren 18ko kirol ordutegiak

 Kaixo lagunok:
               Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako! 

KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
ARRAUNA
BILBAO
(Itsas Museoan)
11:15
SASKIBALOIA
UMEAK
GORDEXOLA
MERTZEDE
Beraskola
frontoia
(Gordexola)
10:30

2013/05/12

Mertzeden Lehenengo Jaunartzeak


Gaur, maiatzaren 12a, gure Lehengo Jaunartzea ospatu dugu Mertzede eleizan; gure familia, lagun eta eskolako mojen eta andereinoen artean.
Eskerrak danori, egun berezi honetan gurekin egoteagatik!!!!!!!!!!

2013/05/10

ABESBATZA eta ANTZERKIA aurkeztuta!!!

Kaixo lagunok:
            Gaur, Maiatzaren 10ean, gure antzerkia eta abesbatza aurkeztu ditugu Lizeo Antzokian. Han batu gara ikasleak, gurasoak, aitite-amonak eta gure izan dugun guztiok. Bai han ikusitakoa itzela izan dala!!! Zorionak harte hartu duzuen guztioi!!!



2013/05/09

ABESBATZA eta ANTZERKIA



Erdu eta anima itzazu!

NOIZ:  Maiatzaren 10ean, ostirala, goizeko 11etan

NON:    LIZEO ANTZOKIAN

ABESBATZA:
·     “Labezomorro” (Mexikoko herrikoia)
·     “Nerea izango zen” (Mikel Laboa y J.A. Artz)
·       “Ma come balli bene bella bimba” (Italiako herrikoia)
·     “Gora Gernika” (Herrikoia)

ANTZERKIA: “Saltoka dator”

Ordena eta seriotasun apur bat lortzeko, saioaren hasieran, ateak sarratuko dira eta abesbatza bukatu arte ezin izango da inor sartu. Berdin egingo dugu antzerkia hasten denean.

Errespetua denon artean landu behar dugu.

Eskerrik asko!

 ¡Ven, tu aplauso nos anima!

CUANDO:   El viernes, 10 de mayo a las 11 de la mañana

DONDE:   En el  teatro  LICEO

CORO:
·     “Labezomorro” (Popular mexicana)
·     “Nerea izango zen” (Mikel Laboa y J.A. Artz)
·      “Ma come balli bene bella bimba” (Popular italiana)
·     “Gora Gernika” (Popular)

TEATRO: “Saltoka dator”

Con el fin de conseguir un poco de orden y seriedad, las puertas se cerrarán al comienzo de la presentación, de manera que permanecerán cerradas hasta que termine el Coro. Cuando comience el grupo de teatro actuaremos de igual modo.. Debemos trabajar el respeto entre todos.
¡Muchas gracias!

2013/05/07

2013ko maiatzaren 11ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:   
     Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
AYALDE
MERTZEDE
LOIU
12:00
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
LARRAMENDI
SANTANAPE
11:00

2013/05/02

2. eskuko liburuen azokan batutako dirua entregatuta!!!



A zer nolako arrakasta izan zuen apirilaren 23an ikastetxean antolatu genuen 2. eskuko liburuen azokak!!! Liburuaren eguna zela aprobetxatuz eta Iparralde-Hegoalde elkartetik laguntza eskatu zigutela aprobetxatuz, etxean geneuzkan liburu zahar guztiak ekarri eta 1 eurotan saldu genituen. Guztira 350 euro lortu ditugu, beraz, horrek esan nahi du 350 liburu saldu ditugula! Aurrekoan esan bezala, lortutako dirua Angolako zahar-etxe bat eta okindegi bat berriztatzeko izango da.
Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi; bai liburuak ekarri dituzuenoi, bai liburuak erosi dituzuenoi, bai eta salmentan egoteagatik zuon denbora eskeini diguzuenoi. Eskerrik asko guztioi, zuok gabe ekintza hau ezin izango baitzen egin!
Hala ere, Iparralde-Hegoaldekoek ikastetxe guztietan soberan geratutako liburuekin 2. eskuko liburu azoka egingo dute MAIATZAREN 5EAN ARTEKALEN. Beraz, egun horretan bertaratzera animatzen zaituztegu!