2013/05/02

2. eskuko liburuen azokan batutako dirua entregatuta!!!



A zer nolako arrakasta izan zuen apirilaren 23an ikastetxean antolatu genuen 2. eskuko liburuen azokak!!! Liburuaren eguna zela aprobetxatuz eta Iparralde-Hegoalde elkartetik laguntza eskatu zigutela aprobetxatuz, etxean geneuzkan liburu zahar guztiak ekarri eta 1 eurotan saldu genituen. Guztira 350 euro lortu ditugu, beraz, horrek esan nahi du 350 liburu saldu ditugula! Aurrekoan esan bezala, lortutako dirua Angolako zahar-etxe bat eta okindegi bat berriztatzeko izango da.
Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi; bai liburuak ekarri dituzuenoi, bai liburuak erosi dituzuenoi, bai eta salmentan egoteagatik zuon denbora eskeini diguzuenoi. Eskerrik asko guztioi, zuok gabe ekintza hau ezin izango baitzen egin!
Hala ere, Iparralde-Hegoaldekoek ikastetxe guztietan soberan geratutako liburuekin 2. eskuko liburu azoka egingo dute MAIATZAREN 5EAN ARTEKALEN. Beraz, egun horretan bertaratzera animatzen zaituztegu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario