2016/06/23

Latatxo Maskotaren Aurkezpena

Kaixo lagunak! 
           Ikasturtea bere amaierara iritsi da eta berarekin batera EA21 ere. Ikasturte honetan zehar denok egin dugun lan guztiarekin, oporraldi luzea merezi dugu eta ea datorren ikasturtean horren gogotsu gatozen gure ingurumena zaintzeko. Ikasturte honi agur esateko, “Latatxo” etorri zaigu bisitan, lehenago ezin izan da etorri baina egindako lan guztia eskertzera agertu da azken aste honetan. Gelaz gela joan da bere burua aurkezten. Ea datorren ikasturtean gehiagotan ikusterik dugun! Ondo pasa guztiok udan, baina ez utzi albo batera gauzen bigarren erabilera eta birziklapena: ingurumena guztiona da!!!

2016/06/18

5 Urtekoen Agurra

HAUR HEZKUNTZA - MERTZEDE IKASTETXEA: 5 urtekoen Agurra: 5 urtekoek bukatu dute zikloa eta orain etapa berri batera doaz. Egun ederra pasatu dute eta Andereñoei opari ederra oparitu diete. Zorte o...

Kurtso amaierako ospakizuna

Kaixo lagunok:

Atzo Kurtso amaiera ospatu genuen. Eleizan danok batera joan dan ikasturteagatik Jainkoari eskerrak emon genizkion eta gure DBHko 4. mailako ikaskidei agurra emon genien. Etapa bat bukato dute eta aurrean...mila bat aukera. Zorte izan eta ez ahaztu, mesedez, hau dela zuen etxea!!! ASKE ASKATZEKO!!!


Historiaurreko proiektua

Kaixo lagunok!
         Astelehen eta asteartean, LHko 5.mailakoak Zestoako Sastarrain baserri eskolan izan gara. Bertan, ikastetxean landutako historiaurreko proiektuarekin erlazionaturiko ekintzak egin ditugu, besteak beste, kajoi arkeologikoa aztertu dugu, kobazulo txiki batean izan gara, suaren lantegia ere izan dugu etabar. Primeran pasa dugu!

Historiaurreko Proiektuko Argazkiak

Zestoako Sastarrain Baserri Eskolako Argazkiak

2016/06/11

VI. Kirol Eguna Mertzeden

Kaixo lagunok!!!:
          Gaur, hilak 11, gure ikastexean kirol eguna ospatu dugu. Nahiz eta jende asko egon ez, sortu dan giroa oso polita izan da eta danon artean kirola egin dugu: krossa, saskibaloia, herri kirolak, .... Eskerrik asko etortzeagatik eta  partehartzeagatik.

Hemendik ere eskerrik beroenak Alberto, Esti, Julen eta Miriani egin duzuen lanagatik!!! 

Datorren urtean berriro parte hartzeko prest gaude!!!

2016/06/07

Bertsolaritza topaketa

      
            Gaur, bertsolaritza topaketa izan dugu Lizeo  antzokian, ikastetxe guztiak parte hartuz. Mertzedekoek, "7 antxumeak eta otsoa" ipuina bertsotan kontatu dugu. Bai abeslariak zein antzezleak oso ondo egon dira. Zorionak!

GAP-Aktibatu + programan sarituak!!!!!

Kaixo lagunok. 
          Ikasturte guztian zehar, DBH2. mailako ikasleok antolatu ditugun birziklapen tailerrak eta hondakinak ondo sailkatzeko kartelak direla eta, gaur Leioako Kultur Etxean GAP-Aktibatu +ek antolatu duen ekitaldian parte hartu dugu; Busturialdea-Urdaibai, Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioako 19 ikastetxetako 200 ikasle baino gehiagorekin batera.
        Ekitaldian zehar, ikastetxeak saritu dituzte ikasturtean zehar egindako lana dela eta. Oihan Vega izan da ekitaldiaren aurkezle eta sari banaketa hainbat instituzioko ordezkarien eskutik izan da: Elena Unzueta, Iraunkortasun eta Ingurumen arloko foru Sailburua; Unai Gangoiti, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaria; Alexander Boto, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta  Ingurumen Plangintzaren Zuzendaria; eta Carlos Oppe, Nazioarteko GAPeko presidentea. Sari banaketaren ostean “La sal de la Tierra” dokumentala jarri digute eta ordurako nekatuta egon arren, gure munduaren orainaz eta etorkizunaz pentsarazteko balio izan digu.
        Beraz, bertara goiz pasa joatea nahiko izan ez eta ezusteko polita izan dugu ekitaldi honetan: hondakinen atalean 1. saria irabazi baitugu (“Bird Center-era” bisita). Eta ezinezkoa izango litzateke zuen laguntzarik gabe. Beraz, ESKERRIK ASKO gure tailerretan parte hartzeagatik eta jarritako kartelei kasu egitearren.
          Ea horrela jarraitzen dugun, denon artean ikastetxe, etxe, herri,...  jasangarriagoa eginez. ESKERRIK ASKO DENOI!