2011/12/26

Gabon elizkizuna

Kaixo lagunok:
Pasa den abenduaren 22an Gabon elizkizuna izan genuen. Talde bitan batu ginen eleizan. Alde batetik  ikastetxeko txikienak eta gero LHko 1.mailatik aurrera. Bigarren txanda honetan eukaristia ospatu genuen eta Jesus zan izar inportanteena. Hemen dauzkazue hasierako antzerkia eta argazkiak:
   GABONETAKO IZARRA

NARRATZAILEA: Ez dakit ikusi ala amestu egin dudan, baina egia da izugarrizko aztarna utzi didala... Gabonetan gaude...Gabonak hurbil ditugu... Zerura begira nago urtero Aztiak gidatzen dituen izarraren bila, baina ez dago. Zer gertatu ote da ? Ez du sekula hutsik egin. Ze urrun dagoen zerua ! Izarrei begira nago eta jai-giroan dabiltzala ikusten dut; eta izarren artean, nire laguna den Maria dago.

NESKA: Zu al zara Gabonetako izarra ?

EGUNSENTI IZARRA:          Ez ! Egunsenti-izarra naiz, eguna heltzen denean oraindik zeruan dagoena. Joaten azkena naiz, eguzkiaren argitasuna ikustea gustatzen zait eta.

NESKA: Nor zara zu ?

ITSAS IZARRA: Itsas-izarra naiz. Nire argitasunak, etxekoekin bat egingo duten porturantz doazenak gidatzen ditu. Polita da nire egitekoa, ezta ?

NESKA: Bai horixe ! Baina, arrantzaleak hodeien erruz galtzen direnean, pena emango dizu, ezta ?

ITSAS IZARRA: Bai, hodeiak dira nire etsairik nagusienak.

NESKA: Oso jatorra eta onaren antza duzu. Niri laguntzeko prest egongo zinateke ?

ITSAS IZARRA: Atseginez. Baina lehenbizi, nor zaren eta nondik zatozen esan behar didazu.

NESKA: Maria da nire izena, Amabirjiña bezala. Lurretik nator eta Gabonetako izarraren bila nabil. Aurton ez dugu ikusi oraindik. Gabonak gainean daude eta gizakiok bere argia behar dugu.

ITSAS IZARRA: Arraro egiten zait oraindik heldu ez izana, Jaungoikoak Belen argitzeko zeregina eman zion lehen urtetik ez du hutsik egin eta ! Puntu kardinaletan dauden lau izarrei galdetuko diet. Beraiek esango digute zerbait. Entzun ezazue Iparraldeko eta Hegoaldeko izarrak: ba al dakizue Gabonetako izarra non den ?
IPAR IZARRA: Ez ba. Seguru ez dagoela nire zerutiar espaziotik. Oraintxe eman dut bueltatxo bat eta ez dut ikusi.

HEGO IZARRA: Nik ere ez dakit non egon daitekeen. Galdeiozu Ekialdeko izarrari; seguru bere eremuan dagoela, Belen Ekialderantz kokatzen da eta.

NESKA: Lurretik nator. Gabonak heltzear daude eta oraindik ez da bere argitasunik agertu.

EKIALDE IZARRA: Zekan? Oraindik ez dela Gabonetako Izarra agertu? Ez dela bere argitasunik azaldu? Ez dut sinisten. Urteroko hitzordu honetara oso fidela izaten bada urtero ! Inguru honetatik ez ikustean, bere argitasunez espazio zerutiarrean Gabonen berri ematen egongo zela pentsatu izan dut.

NESKA: Esaidazu. Zer egin dezakegu? Lurrean behar-beharrezkoa dugu ilunetan gaude eta. Bai, egia da, nahiz eta gizakiok indar elektrikoa asmatu, ilunetan gaude.

EKIALDE IZARRA: Mendebaldeko izarra, ba al dakizu ezer gure ahizpa den Gabonetako Izarrari buruz ?

MENDEBALDE IZARRA: Norekin ari zarete hizketan? Nirekin? Nik, Gabonetako Izarraren berririk ez dut. Badakizue Ekialdetik egin behar duela diztira. Edozelan be, ia aurkitzen dudan.

NESKA: Triste nago, oso triste. Gabonak igaroko zaizkigu izarrik ikusi barik.

EGUNSENTI IZARRA: Ez zaitez jarri triste. Zatoz gurekin jolastera Mendebaldeko izarra bere bila doan bitartean. Ikusiko duzu zelan aurkitzen dugun !

MENDEBALDE IZARRA: Izarrak !...Izarrak!... Umea !

DENEK: Zer ?

IPARRALDE IZARRA: Izarra aurkitu du, seguru baietz !

HEGOALDE IZARRA: Bai, seguru aurkitu duela !

NESKA: Zelako poza ! Goazen !

MENDEBALDE IZARRA: Kostatu zait ba etor zedin ! Ez du etorri nahi izan inolaz ere !

GABON IZARRA: Nork deitu dit? Zer nahi duzu? Ez, badakit, irten nadin konbentzitzera zatoz. Ba, joan zaitezke, ez duzu lortuko eta. Ez joatea erabaki dut.

NESKA: Nork gidatuko ditu ba orduan gizakiak Beleneko atarira?

GABON IZARRA: Ez dakit eta ez zait axola, baina ni neu ez naiz aterako. Guztiz nekatuta nago urtero irten behar izanaz. Ez du ezertarako balio. Nik ez dut gizakien mundura itzuli nahi, egun horietan baino ez dute zerura begiratzen eta; urtean zehar ez diote kasurik egiten. Ez eskatu ze ez naiz itzuliko.

NESKA: Baina pertsona guztiak ez dira txarrak. Jesus besteengan aurkitzen saiatzen diren heldu eta umeak ezagutzen ditut.

GABON IZARRA: Umeek ez dute nire beharrizanik. Gabonak, oporrak hartzeko eta opariak jasotzeko baino ez dituzte nahi eta. Nahiago dituzte jostailuak. Esandakoa, ez dut atera nahi.

NESKA: Baina, badaude zure beharra duten pertsona gutxi batzuk ! Aterako zara orduan?

GABON IZARRA: Bueno, norbait aurkitzen baduzu, esaidazu eta atera egingo naiz.

NARRATZAILEA: Neska mundu bazter guztietara doa, bai aberatsen etxeetara baita txiroenetara ere. Hain dago nekatuta, ze ia-ia etsi egiten du. Inori ez zaio axola Gabonaren esanahia, Jesusen mezua. Ondo pasatzea ardura zaie bakarrik.
Bapatean, urrutitik Mertzede ikastetxea antzeman daiteke, berau itxaropenez hurbiltzen zaielarik han daudenei. Zera galdetzen die.

NESKA: Aizue! Nahi al duzue Gabonetako Izarra bidea argitzera etortzea Jesusengana heldu gaitezen? (ALTUAGO)

Izarra! Izarra! Etor zaitez laister, hemen zure beharrizana dute eta Jesus umearengana heltzeko.

NARRATZAILEA: Izarra, urtero legez, agertu egin zen. Denek aurkitu zuten bidea ona: artzainek, Olentzero, Erregeek, guk geuk.

Bitartean, argitasun batek dena argitzen du: GABONAK DIRA! GURETZAT IZANGO AL DIRA GABONAK?


(Publikotik dator mutil bat...)


MUTIL BAT:  Bai!   (Kartela ipintzen...)

IÑAKI (Abadea):
                        Eta zergaitik dira Gabonak ba?

MUTIL BAT: Gure bihotzak argiz beterik daudelako eta Mariaren eredu izatea nahi dugulako.
                         Ez dugu nahi iluntasunik!