2019/06/27

ESKOLAKO JAIA!

Famili giro politean eta eguraldi ederrean ospatu genuen ESKOLAKO JAIA!  Hona hemen egun hura gogoratzeko bideo eta argazkien bilduma!
EGIN KLIK HEMEN ARGAZKI ETA BIDEO GEHIAGO IKUSTEKO!

















LEKEITIORA EGUN PASA!

LH 5. mailako ikasleek ere ikasturte bukaerako bidaitxo bat egin zuten LEKEITIOKO SANTA KATALINA ITSASARGIra. Bertan, antzinatik gaur arteko nabigazioaren oinarriak ezagutzeaz gain, itsasontziko bidai birtual bat ere egin zuten!


2019/06/26

ROBOTIKA SAIOAK!

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA (programaketa) eta SORMENA uztartzen dituen saio ludikoetan parte hartzen dute ikastetxeko ikasleek NEXT,  LEGO WE DO 2.0  eta SCRATCH en bidez!

BARATZE BASERRI ESKOLAN GUSTORA!

LHko txikienak ze gustora ibili diren BARATZE BASERRI ESKOLAn eskolaz kanpoko ekintza dibertigarriak egiten! Natur giroan elkarbizitza sustatzen!

2019/06/24

IKASTURTEAGATIK ESKERRAK EMATEN ETA DBH 4.KOAK AGURTZEN!

IKASTURTE BUKAERA heldu zaigu jada! Bizitako momentu guztiengatik ESKERRAK EMAN eta DBH 4.mailako IKASLEAK AGURTU ditugu! 
Zorte on hasiko duzuen etapa berrian!
ARGAZKIAK (klik)
BIDEOA:



2019/06/23

2019/06/19

URDAIBAITIK ZEHAR!

URDAIBAIko itsasadarraz gozatu, Bermeo bisitatu eta bertako BAZTERRAK ezagutzera joan dira LH 3. - 4. mailako ikasleak!!! 


LAÑOMENDIRA GOIZ PASA!

Gaur LH 6.mailako neska-mutilak Loiura joan dira gure kide diren Mertzediarrak BISITATZERA eta antzerkia ANTZEZTERA! Goiza labur geratu zaien arren, elkarrekin berriz egoteko eta dibertitzeko AUKERA EDERRA izan dute!



MULTIKIROLARIAK!

Kirolari hauek gogotsu ibili dira kirol emanaldietan parte hartzen eta orain atsedena hartzera doaz! Mila esker entrenatzaileoi, zuen KIROL ZALETASUNA bultzatzeagatik eta baita GIRO EDERRA  sortarazteagatik ere!

HEZIKI TOPAKETA

Ikasturteko azken HEZIKI TOPAKETA heldu da. Oraingoan, futbolaren munduan murgilduz, KIROLez betetako goiza igaro dute gure txikiek!

MARRAZKETA SAIO BEREZIAK!

Hona hemen DBH 3. mailako ikasleek eskaini diguten MARRAZKETA lanen saioa:

SKATE-AK BERRIZTEN!

Begira DBH 2.neko gazteek nolako artelanak egin dituzten beraien SKATE edo PATINETEak berrituz!

2019/06/13

ZERO PLASTIKO URDAIBAI!

Ekainaren 8an, 2500 BOLUNTARIO batu ziren URDAIBAI inguruan HONDAKINAK batzen. Gure ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasle batzuek ere parte hartu zuten ekimen garrantzitsu honetan! Denen artean 8 tona hondakin batu zituzten! Jarrai dezagun INGURUMENA zaintzen!
KEINU BAT BADA ERE, MUNDUA ALDATU DAITEKE!
ZERO PLASTIKO URDAIBAI!

2019/06/12

ORGANO EMAILEEN EGUNA!

Ekaineko lehenengo astean, Organo Emaileen Eguna izaten da eta horren harira, aurreko ostiralean, ALCER BIZKAIA erakundekoek informazio mahaiak jarri zituzten ikastetxean. Mila esker bertaratu zineten guztioi eta batez ere ORGANO EMAILE bihurtu zinetenoi!




2019/06/07

SUPERRAFINA ANTZERKIAREKIN OLIOA BIRTZIKLATZEN!

Etxean soberan geratzen zaigun olioarekin zer egin? "SUPERRAFINA" antzerkiarekin argi geratu zaigu! Emanaldia dibertigarri honek olioa harraskatik isurtzeak sortzen duen kutsaduraz ohartarazteaz gain, OLIOAREN BIRTZIKLAPENA egitera animatu gaitu! ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA!



2019/06/01

BERTSO TOPAKETA LIZEO ANTZOKIAN!

BERTSO TOPAKETA ederra izan genuen atzo goizean. Ikasturtean zehar ikasleek landutako lan ederrez gozatu genuen! Horrez gain, Mikel Inunziaga abeslariarekin egindako kantaldiaz eta Lilibertso bertso eskolako bertsolari bik botatako bat-bateko bertsoez ere piloa disfrutatu genuen!  Eskerrak eman nahi dizkiogu Ander Elortegiri ikasturtean zehar irakatsitako guztiagatik! KULTUR ONDAREA zaintzen eta EUSKARA bultzatzen dihardugu! 

ELIKAGAIEN BILKETAN BOLUNTARIO!

Ikastetxeko BOLUNTARIO talde hau, prest agertu da jendeak BEHARTSUENTZAKO ematen dituen ELIKAGAIAK BILTZEko. Eskerrik beroenak bihotzez, bai diruz zein elikagaiak emanez lagundu duzuen guztioi eta batez ere, bolondres guztioi #Bizkaikoelikagaienbankua #Bancodealimentos.