2018/12/24

OLENTZERO DATOR!

Ostegun goizean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen!!! Triki eta panderoak alaituta gerturatu zitzaikigun eta karamelo gozo-gozoak banatu zizkiguten! Guk berriz, beraiei asko gustatzen zaien abestiak ozen abestu eta gutuntxoak eman genizkien. Orain, zer ekarriko diguten zain gaude baina, osasuna, bakea eta maitasuna izan daitezela OPARIrik hoberenak!

EGUBERRI ON GUZTIOI!






Argazkiak:



GABON OSPAKIZUNA!

Abendualdia bukatu zaigu jada eta orain, egun berezi eta garrantzitsua dator: JESUSEN JAIOTZA! Ostegun arratsaldean, txikienetik hasi eta handieneraino, maitasun osoz eta beso zabalik hartu genuen JESUS. Gutariko bakoitzak, sehaskatxoan bihotz berezi bana jarri genuen, Jesusek gure bihotzak argiz bete ditzan eta gure ingurukoengan gozotasuna eta maitasuna zabaldu dezan!!!
Horrez gain, gure artean hainbeste urtetan lanean jardun eta gero, beste etapa batera saltoa eman duen Marisari omenalditxoa egin genion, berak emandako eta irakatsitako guztia eskertuz eta hasiko duen etapa berriagatik zorionduz!

EGUBERRI ON GUZTIOI!!!



2018/12/20

GABON EKITALDIA!!!

ABENDUALDIA LANTZEN

Lau astetan zehar, ABENDUALDIA lantzen ibili gara. Jesusen etorrera prestatzen aritu gara,  Jesusengan kofiantza jarriz, prest egonez, esna izanik, esker onez eta zoriontsuak izateko esperoan!



LH6koek egindako OLENTZERO!

Azaroan zehar, LH 6.mailakoek, INTERBIAKen gonbidatuta, OLENTZERO polit hau egin dute. Oraintxe bertan, BOROAko bidesarian (peajean) aurkitzen da. Merezitako saria jasotzeko, gustora eskertuko genuke zuen BOTOA! Lagunduko diguzue?
#Interbiak  #PIN  #UmeenGabonetakoParkea #BEC






2018/12/13

NAGUSIENAK, GURE KOSTALDEA AZTERTZEN!

Lehengo astean, AZTERKOSTA programan parte hartuz, gure ikastetxeko nagusienak, Urdaibaiko kostaldea aztertzera joan ziren Sukarrietara. Horretarako, biodibertsitatea aztertzeaz gain, ur laginak hartu eta hainbat parametro neurtu zituzten: PHa, fosfatoa, nitratoa, uhertasuna, gazitasuna... Orain, emaitza guztiak bateratzea tokatzen zaie eta laister, gure kostaldearen egoeraren berri emango digute! Egin klik argazkietan!







2.MAILAKOEK SARI BAT IRABAZI DUTE!

LH 2.mailakoak, birtziklapena eta sormena uztartzen dituen lehiaketa batera aurkeztu ziren, GIOTTOk aurkeztu duen lehiaketara hain zuzen ere.  Proiektuka lanean dabiltzanez, hiruhilabete honetan zehar egin duten lantxo bat erakutsi dute eta... hara! saridunak suertatu dira! ZORIONAK!!!



2018/12/05

GAURTIK HASI ETA ERREGE BEZPERA ARTE....BADAGO ZER IKUSI, EGIN... GERNIKAN!

Zubi honetan eta gabonetan ez dakizula zer egin? Hona hemen Gernikan izango diren ekintzen egitaraua:



BIZKAIKO ELIKAGAI BANKURAKO BILKETA!

Larunbatean, gure ikastetxeko gazte batzuk, bolondres aritu ziren beharrizanik handiena dutenentzako elikagaiak biltzen. Jarraitu zareten bezalako jator eta laguntzaile bikainak izaten!






2018/12/04

EUSKARA EGUNA

EUSKARAren eguna, 11 orduko irakurraldiarekin hasi zuten gure gazte eta helduek. Arratsaldean berriz, bertso saio, dantza eta jolasen bidez ospatu zuten gainontzeko ikasleek!
EUSKARALDIAko 11egunetan, belarriprestek lotsa galdu eta saltoa eman dute eta ahobiziek gogotsu lagundu die!
Egun bat ospatzeko, 365 GOZATZEKO! Eman diezaiogun BIZIA euskarari, egun guztiak bereak izan daitezen!
  


2018/12/03

ABENDUALDIA

Garai garrantzitsu batean sartu gara dagoeneko, ABENDUALDIAn hain zuzen ere! Izan ere garai honetan, Jesusen etorrerarako prestatzen gara eta beragan jartzen dugu konfiantza gure itxaropena sendotzeko eta gure bihotzak ontzeko.
1.astea: BIZKORTU SASOI BARRIA!  "KONFIANTZA"


2018/11/25

FAMILIA MEZA!

Gaur, era berezian, Jesukristori eskainitako jaia ospatu dugu, "Kristo Errege" hain zuzen ere. Horrekin, Jesus, gure Jaun eta Errege dela eta gure laguna dela autortu dugu. Ebanjelioan entzun dugun bezala, behartsuen zerbitzura eta maitasunez bizia emon dauen eta bizitzako bideetan zehar laguntzen gaituan erregea dogu Bera! Gaurko ospakizunarekin, urteko zikloa bukatu eta ziklo berri bati hasiera emongo deutsagu, Abendualdiari ongi etorria emanez!




EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA!

Gaurko egun honetan, duintasun gabeko eta sufrimentu egoeratan bizi ziren eta diren emakumeekin bat egiten dugu! Indarkeriak, ez du ezer konpontzen! EZ, beti da EZ!





2018/11/23

EUSKARALDIA!!!

Gu parte hartzeko prest! Eta zu? Tira, tira, anima zaitez! Gaurtik hasi eta abenduaren 3ra arte,  EuSkARaLdIaN parte hartu! Eta... EUSKARAren egunetik aurrera, EKIN EUSKARARI EGUNERO!!!


2018/11/22

SANTA ZEZILIA EGUNA!

Santa Zezilia eguna! Zorionak MuSiKaRi guztioi! Gaur, gure txikienek, LH 5. mailakoekin batera, musikaz gozatu dute! Musika lantzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, izan ere, musikak, plazerra emateaz aparte, emozioak areagotu, antsietatea murriztu, mina leundu, baikortasuna handitu, komunikaziorako trebetasunak eta kreatibitatea hobetu, alaitasuna transmititu, sormena eta irudimena sustatu, esfortzua, diziplina eta talde lana bultzatu, kontzentrazioa, arreta eta memoria landu eta hobetzen ditu!




2018/11/12

MILA HERRIKOIA!

Larunbatean, KIROL apur bat egitera animatu ziren gure ikasleak! Ahal zuten guztia emateaz gain, lagun artean kirola egiteaz gozatu zuten!


 



2018/11/09

UDAZKENEKO HOSTOAK... ANIMALI BIHURTU DIRA!

Seigarren mailako neska-mutilek, eskolako jolastokian zeuden hostotxoak batu eta SORMENA landu dute, hostoei forma eman eta animalitxoak sortuz!
Gehiago ikusteko, klikatu argazkietan!









MILLA HERRIKOIA

Bihar Milla herrikoia dugu Gernikan. Oraingo honetan Mestikabaso kalean izango da. Aisialdian eta lagun artean kirola egitea maite dugu! Gozatu!


2018/11/08

ASTRONAUTEN KARNETA LORTU DUGU

Aurreko egunean, astronauten gaiarekin hasi ginen. Ikasleek irakasleen papelean jarri eta informazioa bilatu, aztertu, landu eta aurkeztu egin zuten. Horretaz gain, astronauta famatuak ikasi genituen, esate baterako, Laika, Yuri Gagarin, Valentina Terexkova eta Neil Amstrong beste batzuen artean. Ostiralean azterketa bat egin genuen eta ASTRONAUTEN KARNETA lortu genuen! Orain, gu ere astronautak gara!!!






2018/11/05

ASTRONAUTEN INFORMAZIOA

LH 2.mailakoen proiektua aurrera doa, dinosaurioak eta fosilak alde batera utzi eta ongi etorria eman diegu eguzki sistemari, astronautei, koheteei... Aste honetan ROLAK ALDATU ditugu eta ikasleak, irakasleak izan dira! Etxean, liburutegian... informazioa bilatu, landu eta gelan aurkeztu dute!





EKLIPSEAK LANTZEN!

Bazenekiten eguzkia, ilargia eta Lurra ilara batean kokatzen direnean EKLIPSEAK sortzen direla? bi eklipse mota ditugu: Bata, Eguzki eklipsea da, eguzkia, ilargia eta lurra orden honetan kokatzen direnekoa eta bestea, Ilargi eklipsea da, eguzkia, lurra eta ilargia kokatzen direnekoa. Hauek ikasteko, hurrengo artelana egin dugu:




2018/11/03

HaLlOwEeN eguna!

Jatorri zeltiarra duen HALLOWEEN egun hau, "All Hallow´s Eve" esaeratik dator, hots, Arimen gaua. Gure herrialdean ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, hilak, martiriak eta Santuak gogoan izateko eta XX. mendera arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea. Hona hemen egun hori ospatzen jardun zuten ikasle batzuen argazkiak:




ILARGIAREN FASEAK

LH 2.mailan ILARGIAREN FASEAK ikasten gaude; aurreko egunean, gailetekin irudikatu genituen, ikusi nahi?