2015/01/30

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo lagunok:

            Indarkeriaren eza eta bakearen nazioarteko eguna ospatzen da urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi hil zuteneko urtemuga betetzen den egunean, hain zuzen. Gandhiren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten, horien artean, Martin Luther King edo Nelson Mandela.

 BAKEARI BURUZKO ESALDIAK

Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria

“Indarkeriaz lortzen denari indarkeriaz soilik eutsi dakioke”

John Hume. Bakearen Nobel Saria 1998

“Indarkeria dagoen tokian beti da posible eta desiragarria bakea ezartzea”

Martin Luther King. Bakearen Nobel Saria 1964
“Txorien antzera hegan egiten eta arrainak bezala igeri egiten ikasi dugu; baina
ez dugu ikasi haurride bezala bizitzeko arte xumea”

John F. Kennedy. EEBBetako Presidentea

Gizakiak azken puntua jarri behar dio gerrari, edo gerrak azken puntua jarriko
dio gizakiari

Nelson Mandela. Bakearen Nobel Saria 1993

“Aske izatea da bestea errespetatzea”

Desmond Tutu. Bakearen Nobel Saria 1984

“Sistema ekonomikoa txarto dabilenean arrazakeria sortzen da”

Mihail Gorbachov. Bakearen Nobel Saria 1990
“Gardentasuna eta elkarrizketa behar ditugu mundua hobeto antolatzeko”

Willy Brandt. Bakearen Nobel Saria 1971

“Bidegabekeria bat onartuz bide ematen zaie ondorengo bidegabekeria guztiei”

Jose Antonio Agirre Lekube. Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakaria
“Askatasuna da mundua batuko duen gauza bakarra”

2015/01/29

Ate Irekien eguna



Guraso, ikasle eta familiarteko lagun agurgarriok:
      Dakizuen modura, gurasooi sarritan eskatzen zaigu laguntza esku artean  daukagun Ikastetxeko proiektu hau hobetzeko, gurasoon partaidetza barik ezinezkoa izango litzatekeelako helburu gorenak lortzea.
Oraingoan, matrikula sasoia heldu zaigu eta guztion elkarlana, berriz ere, ezinbestekoa eta garrantzitsua da.
        Zelan?  Eskolaratzeko umeak dituztenei gure ikastetxeaz hitz eginez. Nor garen eta zer nahi dugun azalduz eta datorren zapatuan, hilak 31, 10:30etik 12:00etara ospatuko den ate ireki jardunaldira gonbidatuz. Jakin badakigulako, gurasoon iritziak eta ematen ditugun azalpenak ikastetxearen goraipamenik onenak direla.
        Zuen laguntzarekin egunetik egunera hobetzen goaz!  Eta ildo horretatik jarraituz, ekitaldi honetan parte hartzen duten gurasoei gogobetetze galdetegi bate emango zaie beraien iritziak jasotzeko eta ikastetxean hobekuntzak ezartzeko asmoz.
Erdu eta ekarri lagun bat!


Estimadas madres, estimados  padres, alumnado y familiares:
         Como bien sabéis, los familiares somos una pieza imprescindible para mejorar e impulsar el proyecto del Colegio,  ya que sin nuestra colaboración sería imposible lograr todos los objetivos marcados.
Pues bien, hemos pensado que sería bueno que colaborásemos todos en la campaña de matrícula.
        ¿Cómo? Pues hablando de nuestro colegio a quienes tengan hijos o hijas para matricular, explicándoles quiénes somos y qué es lo que queremos de nuestro Colegio e invitándoles a la jornada de puertas abiertas que tendrá lugar el próximo sábado 31, de 10:30 a 12:00 h. Ya que la información que como familiares ofrecemos, es la mejor garantía  y presentación de nuestro colegio.
     ¡Con tu colaboración mejoramos cada día!  En esta jornada entregaremos, a los padres de nuestros alumnos que vengan, un cuestionario de satisfacción precisamente para esto, para introducir mejoras.
 

¡Ven y trae  a un conocido, familiar o amigo!




2015/01/28

GernikaKESB neskak gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
    Gaur gure Ikastetxera etorri dira Gernika KESBren neska bi: Britany Miller eta Claudia Pop. Oso aukera ona izan dugu haiek ezagutzean! Eskerrik asko!

2015/01/26

2015eko urtarrilaren 31ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan igeriketa Sestaon!! 
KIROLA
TOKIA
ORDUA
IGERIKETA
SESTAO
“La Benedicta” Polikiroldegia
9:30


2015/01/24

BERDINTASUNA IDAZKUNTZA XII.LEHIAKETA

Kaixo lagunok:
           Gaur gure ikaskideak, Ekain, Aritz eta Ismene zoriondu nahi ditugu. Gaur, urtarrilak 23an, Artean egon gara Leizaola Erkalegoaren idazkuntza lehiaketaren sariak batzen, 6000 lanen artean haiek finalista izendatuta izan dira eta gainera Ismenek bigarren saria jaso du!!! Zorionak parte hartu duzuen goztioi eta eutsi goiari!

2015/01/20

2015eko urtarrilaren 24ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
    Larunbat honean Futbola! Animo eta gozatu!


KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
PAGASARRIBIDE
MERTZEDE
BILBO
12:00
 

2015/01/19

GAP - Energia proiektua



Kaixo lagunok! 
           DBH1. mailan martxan jarri dugun proiektu baten berri ematera gatozkizue oraingo honetan: denon artean ikastetxean energia aurrezteko ohitura aldaketei buruzko proiektu bat. Proiektu hau, beste erakunde batzuen artean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dute.
           1. hiruhilekoan ikastetxeko energi kontsumoari buruzko diagnosia egin genuen eta lortutako emaitzak aztertu ostean, 2. hiruhileko honetan zuon laguntza beharrezkoa dugu. Alde batetik, ikastetxean hainbat ohitura aldatzeko eta horrenbeste energia ez xahutzeko eta bestalde, aurrerago egingo dugun hurrengo diagnosian emaitza hobeak lortzeko.
Nahi izanez gero, gure etxeetan energia gastua gutxitzeko aholkuak ere ematen dizkigute. Beraz, hurrengo informazioa irakurtzera eta bertan jartzen duen web orrian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 
ANIMATU ETA IZENA EMAN!