2014/05/27

Multikirolakoak arrauna egiten

Kaixo lagunok:
           Orain dela bi aste multikirolan parte hartzen dugunok aukera paregabea izan genuen: arrauna egitera joan ginen Bilbora!!! Hemen dauzkazue gure argazkiak.

2014/05/26

2014ko maiatzaren 31ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
               Hemen daukazue asteburu honetako kirol ordutegia. Azkena da! Zorte on eta espero dugu danok datorren urtean berriro parte hartuko dugula! 
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
URRETXINDORRA
MERTZEDE
BILBAO
11:00

2014/05/25

Athletic gure Ikastetxean

Kaixo lagunok:
            Pasa den asteazkenean, Athletic Club-eko Gorka Iraizoz eta Kepa Arrizabalaga izan genituen gure eskolan. Ekintza honen helburu nagusia, kirola eta baloreei buruzko solasaldi bat izatea izan zen. Helburu hori ondo bete zen. Hurrengo batean Athletic-eko neskak etortzea espero dugu.

2014/05/21

2014ko maiatzaren 24ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan berriro futbola!!! Animo, azkenaurrekoa da-ta. Hemen daukazue ordutegia.

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
EGUZKIBEGI
MERTZEDE
GALDAKAO
11:30

2014/05/20

Mertzede ikastetxeko 1.ikasle ohien futbito txapelketa

Kaixo lagunok:
          Pasa den larunbatan, maiatzak 17a, gure ikastetxean ikasle ohien futbito txapelketa bat jolastu zen. Oso giro onean ospatu zen eta hantxe ikusi ahal izan genituen gure lagunak. Hurrengoan berriro etortzeko prest daude. 
         Gure partez, eskerrik asko eta badakizue non daukazuen zuen ikastetxea!!!

3. ziklokoak SOKATIRAN!

Kaixo lagunok:
           Pasa den asteko ostegunean, Mertzedeko 5. eta 6. mailako batzuk sokatiran parte hartu genuen Muruetako San Isidroko jaietan. Aurton ere, izugarrizko giroa izan dugu eta ahal dugunik eta indartsuen tiratu dugu. Izan ere gure ahaleginak merezi izan zuen, 3. geratu ginen eta! 
Eskerrik beroenak Muruetako herriari bere harrera onagatik!

2014/05/19

Athletic gure Ikastetxean


Kaixo lagunok:

Datorren astezkenean, hilak 21ean, Athletic Clubeko Gorka Iraizoz eta Kepa Arrizabalaga etorriko dira gure eskolara umeen galderei erantzuten.

2014/05/18

6. MAILAKO MERTZEDIAR KANPAMENDUA

Kaixo lagunok:        
           Mertzediarrek urtero bezala, 6. mailako ikasleen topaketak antolatu dituzte maiatzaren 15etik 18ra arte “ISCARREN” 
           Guri oso laburrak iruditu zitzaizkigun. Leku askotako lagunak egin genituen: Madrilekoak, Sevillakoak, Galiziakoak, Bilbokoak, Lorkakoak eta abar. Guztira 130 pertsona izan ginen. “Olmedoko Jauretxea”, "Iscarren Gaztelua"... bisitatu genituen.
          Lekuak bisitatuz gain, jolas oso dibertigarri asko egin genuen, adibidez, gau batean, monitoreak aurkitu behar genituen.
          Guretzat bidaia harrigarria izan da.
 Egun ahaztuezinak igaro ditugunak!

2014/05/14

IKASLE OHIEN FUTBITO TXAPELKETA

Kaixo lagunok:
          Larunbat honetan, maiatzak 17a, ikasle ohien futbito txapelketa bat jolastuko da. Jadanik lau talde daude, norbaitek jolastu nahi badu, mesedez jarri gurekin kontaktuan (Maisu, Ager edo Alberto)

Erdu! Itzela izango da eta!!!!

ABESBATZA eta ANTZERKIA aurkeztuta!!!

Kaixo lagunok:
           Atzo , Maiatzaren 13an, gure antzerkia eta abesbatza aurkeztu ditugu Lizeo Antzokian. Han batu gara ikasleak, gurasoak, aitite-amonak eta gure izan dugun guztiok. Bai han ikusitakoa itzela izan dala!!! Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!!

2014/05/12

Madariaga Dorretxean



Kaixo lagunok:
           Pasadan ostiralean, maiatzaren 9an, Lehen eta bigarren mailakoak  Madariaga Dorretxera  joan ginen  egun pasa egitera.Biodibertsitatearen  hastapena landu genuen eta Urdaibaiko paisaia ezberdinak ezagutu genituen.

           Ekainaren 10ean berriro bultatuko gara Mundakara  ,Madariaga Dorretxeko begiraleen laguntzaz,  “Kostalde harritsua eta Hondartza “ proiektua aztertzeko eta lantzeko.
Hemen dituzue bertan ataratako argazkiak!!!!

BIDE HEZKUNTZA


Kaixo lagunok: 

        Haur Hezkuntzakook proiektu berri bat hasi dugu: "Bide Hezkuntza".Guretzako gure umeen segurtasuna oso garrantzitsua da, bai eskolan, zein kalean. Hori dela eta, oinarrizko bide hezkuntzako arauak ezagutzea beharrezkotzat ikusten dugu eta horretan saiatuko gara.

2014ko ABESBATZA eta ANTZERKIA

Erdu eta anima itzazu!


NOIZ: Maiatzaren 13an, asteartea, arratsaldeko 7etan


NON:    LIZEO ANTZOKIAN



ABESBATZA:

· “TAKE ME HOME, COUNTRY ROADS” (John Denver)

·   “I WILL FOLLOW HIM” (Chariot - Sister Act)

·   “ERROMERIA” (Imaz)




ANTZERKIA: “KRISIA ETA KRISIA”


Ordena eta seriotasun apur bat lortzeko, saioaren hasieran, ateak sarratuko dira eta abesbatza bukatu arte ezin izango da inor sartu. Berdin egingo dugu antzerkia hasten denean.


Errespetua denon artean landu behar dugu.

Eskerrik asko!
  Erdu eta anima itzazu!
CUANDO:   El martes, 13 de mayo a las 7 de la tarde


DONDE:   En el  teatro  LICEO



CORO:

· “TAKE ME HOME, COUNTRY ROADS” (John Denver)

·   “I WILL FOLLOW HIM” (Chariot - Sister Act)

·   “ERROMERIA” (Imaz)




TEATRO: “KRISIA ETA KRISIA


Con el fin de conseguir un poco de orden y seriedad, las puertas se cerrarán al comienzo de la presentación, de manera que permanecerán cerradas hasta que termine el Coro. Cuando comience el grupo de teatro actuaremos de igual modo.. Debemos trabajar el respeto entre todos.
¡Muchas gracias!
 ¡Ven, tu aplauso nos anima!