2021/04/26

GERNIKAKO BONBARDAKETA GOGOAN

Orain 84 urte gertatutakoa entzun, kontatu eta idazteaz gain, kanpaien errepika eta bonbardaketa eguneko sirena hotsa entzundakoan 4 minutuko isilunea egin dugu. 


Liburuaren eguna!

Egun aproposa liburu eguna eskolako belardian ospatzeko! Paddy Rekalde idazlearen bisita izan dugu; hizketaldi bitxia eta dibertigarria!







2021/04/17

AUPA ATHLETIC!

Zu zara nagusia! Altxa gaztiak!









PAZKOA!

Su berria, ur berria
Argia eta bizia
Su berria, ur berria;
Hil eta biztu denaren 
seinale eta presentzia,
Seinale eta presentzia
Argia eta bizia
PAZKOA; BIZI DA!








Garizuma: Pazkorako bidean elkar zainduz!

Bost astetan zehar, GARIZUMA lantzen ibili gara. Kontzienteki bizi, entzun, harremanak zaindu, denontzako esku salbatzaileak izan eta BIZIA EMATEAren garrantzia azpimarratu dugu

PAZKORAKO BIDEAN ELKAR ZAINDUZ!

2021/04/13

Scaperoom bitartez, GIHak lantzen!

LH eta DBHko ikasleak Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzen ibili ziren "Ekoetxea Urdaibai - Torre Madariaga"k sortu duen iraun programa berriaren bitartez. Scaperoom jolasarekin asko dibertitzeaz gain, naturan gertatzen diren gatazken konponbidea norberangandik hasten dela barneratu dugu. Jolasa denen artean amaitzea lortu zutenean sorpresa bat izan zuten: haritza! Irrikitan gaude landatzeko!











ZINEMA EUSKARAZ!

Palomitak jan ahala euskarazko film bat ikustea baino plan hoberik?








MARTXOAK 8

Berdintasunean heztea eta elkar zaintzea ezinbestekotzat jotzen dugu; inor ez baita bestea baino gehiago edo gutxiago! Zein beharrezkoa dugun elkarrengandik ikasi eta elkar laguntzea!

Martxoak 8 egunero da!