2018/05/24

LH 5.mailakoak LEKEITION eta MENDEXAKO ABENTURA PARKEAN!

Asteartean, naturaz eta kirolaz gozatzeko eguna izan zuten LH 5. mailakoek. Lekeitioko Lumentzara dagoen kurutz bidea egin eta bertako begiratokitik ikusten diren bista ederrez gozatu zuten. Handik, Mendexako abentura parkera igo eta... naturaren erdian, abenturaz betetako esperientzia bizi zuten, erronka ezberdinak gaindituz!!!







2018/05/23

Pazkoa eta Mentekoste jaia ospatzen Amabirjinarekin batera!

Astelehenean, PAZKO amaierako festa burutu genuen eta arnasa eta haizeari garrantzia eman nahian, MENDEKOSTE eguna ere ospatu genuen. Maiatzean gauden hile honetan, aipamen berezia egin nahi genion gure Mertzedeko Amari loretxoak eskeiniz! Jesusek, bere dohaia emon deusku, bere antzeko izan gaitezen eta bere antzera jokatu dezagun. Barri Onaren poztasuna iragarri daigun!






2018/05/19

Saskibaloi taldea TxApElDuN!

Gora behera handiko urte gogorra pasa baduzue ere, sari ederra jaso duzue: taldeko lehenengo postua!!! Eskerrak ematea baino ez zaigu falta zuen lan guztiagatik!!! Zorionak denoi eta mila esker zuen konfiantzagatik!!!


2018/05/18

LHko TXIKIENAK BIODIBERTSITATE HASTAPENAK AZTERTZEN!

Aurrekoan "hondartza" gaia landu bazuten ere, bigarren txangoan BIODIBERTSITATEAREN HASTAPENAK landu zituzten LHko txikienek. Natura baloratzeko eta zaintzeko ekintza dibertigarriak burutuz, izaki bizidunak eta bizigabeak bereizten eta izaki desberdinak bizi diren ingurune motarekin erlazionatzen saiatu ziren!




FERNANDO MORILLO IDAZLEA

"ZAURI EZKUTUAK" eta "ABBADIAREN SEKRETUAK" liburuen idazlea den FERNANDO MORILLO idazlea izan zen aurrekoan gurean. Abenturaz betetako hitzaldia izan zen eta ikasleak ikusle pasibo zein aktiboak bihurtu zituen idazle Azpeitiar honek. Euskal Idazleen Elkartetik bideratuta dagoen ekimen honekin, gazteak euskaraz irakurtzera bultzatzen ditugu!





KRISTALOGRAFIA!

DBH 4. mailako ikasle batzuk EHU-UPV unibertsitatera joan ginen (Leioa), gure KRISTALOGRAFIAko proiektua aurkeztera. Guk bigarren aldiz parte hartzen dugu eta gurekin batera beste hainbat eskoletako ikasleek ere parte hartu dute. Eratutako kristalak erakusteaz gain, Gernikako Bonbardaketa irudikatzeko erabili genuen maketa. Gurea aurkezteaz gain, beste eskoletako maketak ikusteko eta ikasteko aukera izan genuen. Egin klik argazkietan, gure lana nola burutu dugun ikusteko eta baita beste maketa batzuk ikusteko ere!







2018/05/17

Agenda 21eko foroa!

Pasa den astean, Elai Alai aretora joan ginen DBH 3.mailako ikasle batzuk AGENDA 21 proiektuan urtean zehar egindako ekintzak azaltzera Gernika-Lumoko ordezkariei, gernikaldeko beste eskolakoekin batera.


ABESBATZA ETA ANTZERKIA!

Asteartean ekitaldi berezia bizi genuen Lizeo aretoan: ABESBATZA eta ANTZERKI emanaldiak!
Luzaroan martxan zebiltzan lanek fruitu ederrak eman dituzte!

Abesbatzaren emanaldian, ikusleak, erabat hunkituta eta liluratuta geratu ziren ikasleen ahots apartak entzutean! Ahots ezberdinetan abesteko gaitasun bikaina daukate hauek! Lau abesti eder abestu zituzten:

- "800 urte, eskerrak emanez" (urteurrenaren omenez)
- "Only time" Enya
- "Xalbadorren heriotzean" (Xabier Lete)
- "Perfect  Symphony" (Ed Sheeran & Andrea Bocelli)

Antzerkia, 800 urteko urteurrena aitzakitzat harturik, gure Mertzediar "Aske Askatzeko" lemapean oinarritu da. Antzezleek beraiek sortu zuten gidoia, egunez egun bizi dituzten menpekotasun egoerak kontuan harturik eta hainbat ahaleginen ostean, izugarrizko lana burutu zuten!
Zorionak ikasleei eta baita lan hauek aurrera eramatea posible egin duzuen irakasleoi ere!!!






2018/05/14

Maiatzaren 20an ekintza solidariora goaz, denon artean, ZUENTZAT arnasgune bat egokitzea lortu nahi dugulako, bai horixe!!!
Ez etsi!!! Jarraitu gogor!!!
Aupa zuek!!! GU BE ZUEK GARA!!!

2018/05/09

GURE FUNDATZAILEAREN EGUNA!

Igandean Pedro Nolascoren egun handia izan zen. Mertzediar fundatzaile honek, gatibuak aske utzi zituen Mertzediar baloreak argitara emanez eta guk gaur, bere pausoak jarraitu nahi izan ditugu berak askatasunerako zuen griña gogoratuz!




2018/05/07

GU BE ZUEK GARA!

Gu ere, "GU BE ZUEK GARA" mugimenduak aurrera daraman ekintza solidariora batzen gara! Horren harira, hainbat ekintza egin  ditugu jada:
LH 5 eta 6 koek "La Cuadri del hospi"ko hizlari batzuei esker, sentsibilizazio ekintza bat egin dute, Saskibaloi taldekoak ere beraien argazkitxoa atera zuten partidan, atzo pasealekuan zegoen ekintzara ere hainbat ikasle eta familia joan ziren eta laster, maiatzaren 20ra orduko...eskolako ikasle eta irakasleok zerbait erakutsiko dizuegu!
Batu gaitezen denok OLATU URDINERA!
Sartu argazkietara, argazki gehiago ikusteko!









2018/05/06

Pedro Nolasco eta amaren eguna!

Mertzede elkartearen sortzaile den PEDRO NOLASCOren egun berezia dugu gaurkoan! Bere omenez, ekintza berezi bat egingo dugu asteazkenean!

Zorionak Mertzediar guztioi eta baita amatxu guztioi ere!


2018/05/05

MERTZEDIAR IKASTETXEKOAK ELKARREKIN BUSTARVIEJON!

Gaur zortzi, gure LHko nagusi batzuk, Mertzediar ikastetxeko ikasleen topaketara joan ziren. Bertan, elkarrekin jolastu, dantzatu, txangoak egin, otoitz egin eta beste hainbat gauza egin zituzten! Beraien arteko adiskidetasuna sendotzeaz gain, lagun berriak ere egin zituzten!


2018/05/04

XVII. IDAZLAN KOADERNOAK!

Beste behin, euskarazko sormena eta zaletasuna sustatzen duen ekimenean parte hartu dute ikasleek. XVII. edizioa izan da aurtengoa eta IPUIN zein MARRAZKI EDERRAK aurkeztu dituzte!



2018/05/03

DANTZARI EGUNA!

Apirilaren 22an, hitzordu berezia izan genuen Gernikan. Gure herriaren ondare diren euskal dantzak, txikitatik eta nagusiraino dantzatu, babestu eta jarraitzeko aukera bikaina dugu!

Hona hemen ARGAZKI eta BIDEOTXOA!






2018/05/02

LH 5 eta 6 Iurretako Ertzaintza basean!

Aurreko astean, Iurretan, aholku baliotsuak eta garrantzitsuak entzun genituen. Bertan, mendian zein uretan izan ditzakegun larrialdiez eta horietatik nola babestu gaitezkeen ikasi genuen. Gainera, helikopteroarekin zein txakurrekin egiten duten lan bikaina ikusteko aukera ederra izan genuen!