2020/02/26

HAUTS, HAUSTERRE EDO ERRAUTS EGUNA!

Ihauteri osteko asteazkenean HAUTS EGUNA ospatzen dugu, GARIZUMAREN HASIERA hain zuzen ere. "BIHOTZ BARRIZTU ZAITEZ ETA SINETSI BARRI ONA"

2020/02/25

IHAUTERIAK!

A zer nolako ostirala izan genuen ikastetxean! Jolasak, desfilea, "photocall", dantzaldia eta "piñatak"! GORA IHAUTERIAK!!!
ARGAZKIAK



2020/02/18

ZENTZUMENAK LANTZEN

ZENTZUMENAK aztertzea ezinbestekoa da, gure inguruarekin harremanetan jartzen gaituzten ahalmenak direla jakinik, gure txikienak zentzumenak lantzen ibili dira eskolako alde berdetsu eta lasaigarrian.









BIDE HEZKUNTZA ETA SEGURTASUNA LANTZEN!

Norbere SEGURTASUNA zein gainerako pertsonena ERRESPETATZEA ezinbestekotzat hartzen dugunez, espazio publikoetatik mugitzerakoan kontuan hartu beharrekoak ikasi dituzte gure haurrek.


INGURUMENA ZAINTZEN!

INGURUMENA zaintzeari garrantzi handia ematen jarraitzen diogu. Oraingo honetan, gure eskualdeko uraren kalitatea nolakoa den aztertu dugu AZTERKOSTA programa zientifikoan parte hartuz. 



2020/02/14

TEKNOLOGIA BERRIETAN MURGILTZEN!

Lidergo ekintzaileko eta berrikuntzako LEINN graduko ikasketak egiten ari diren bi ikasle (euretako bat gure ikasle ohia) etorri zitzaizkigun TEKNOLOGIA BERRIen eta IKASKETA METODO berrien inguruan hitz egitera. Nagusiei, ikasketa metodo berria azaldu zien bitartean, txikiagoei 3D dimentsiotako objektuak nola egiten diren irakatsi zieten, boligrafo berezi batekin objektu ezberdinak eginez!

2020/02/05

SANTA AGEDA BEZPERA!

Beste urte batez, euskal ohiturak mantenduz, SANTA AGEDAko koplak abesten ibili gara herriko kaleetatik zehar. Solidarioak izaten jarraitzen dugu eta aurton ere, Santo Domingoko Mertzediar Fundaziorako izango da!
Mila esker denoi!!!

2020/02/03

BAKEAREN ASTEA!

BALOREETAN HEZTEA, gure alor garrantzitsuenetako bat da eta aurreko astean adibidez, BAKEA lantzen ibili gara. Gandhiren bizia gogoratu, landu eta konpromezu berriak hartu ditugu.
"Begia begi truk eta denok itsu." 
"Ez dago Bakerako biderik; Bakea bera da bidea."