2018/09/30

PROIEKTU BERRIARI HASIERA EMATEN!!!

Aurreko egunean beste planetako estralurtarren mezu bat jaso eta gero, martxan jarri gara gure proiektu berriarekin: "Lurrako esploratzaileak!" Proiektuari hasiera emateko ikasle batzuk informazio pilo bat ekarri dute eta beste taldekideen aurrean aurkeztu dute. Ikusi nahi?




ESTRALURTARREN MEZUA!

Gaur gelara heltzean sorpresa batekin topatu gara: estralurtar batzuen mezua jaso dugu! Goiz osoa eman dugu mezua deszifratzen baina, azkenean lortu dugu! orain misio bat daukagu: Pli planetako estralurtarrak gure planeta ezagutzen lagundu. Horretarako, lan handia daukagu aurretik. Beraz, Lurreko esploratzaileak izango gara!!!




2018/09/26

SUMMER CAMP!

Aurreko ikasturte bukaeran SUMMER CAMP antolatu zen ikastetxean eta zenbait ikaslek ingelesa hutsezko ekintzetan parte hartu zuten, besteak beste, eskulanak egiten, sukaldatzen, kirola egiten eta baita antzerkia egiten ere!!! Artista hutsak dira hauek!






2018/09/25

KOMIKI DIGITALEN LEHIAKETA!!!

Pasa den urtean, orain LH6.mailako ikasleak direnak, Euskararen Etxera joan ziren. Bertan, euskararen inguruko kontu bitxiak eta zirraragarriak entzun eta ikasteaz gain,  komiki digital tailerrean parte hartu zuten. Zorionez, bikote bi saridunak suertatu dira!!! Sari banaketara hurbildu eta... hara! Thor magoa bertan! Zer nolako ikuskizun dibertigarria eskaini zigun!!! Mila esker euskararen etxeko langileoi primeran pasaraztearren eta gustora sentiaraztearren!!! Primerako goiz pasa egin genuen!!! ZORIONAK Alexia, Maialen, Julen eta Cristian!!!


2018/09/24

MERTZEDEKO AMAREN EGUNA!!!

Gure zaindariaren egun berezi honetan, ikastetxeko partaide guztiok, ospakizun polit bat bizi izan dugu "BIDE BARRI BAT ASKATASUNEAN BAT EGINIK" lelopean ikasturte berriari ateak irekiz. Mertzediar ikastetxe guztiak bat eginik eta gure ikastetxeko partaide guztion artean indarrak bateratuz, bide berri hau askatasunez eta denon laguntzaz gogotsu eraiki nahi dugu! Denok, ezinbestekoak gara eta ekin diezaiogun ilusioz ibilbide berri honi. Izan ere, gure zaindariarekin batera lan egiten duten pertsonen oinatsak beti hor irauten baitute!





2018/09/19

MARIA DE CERVELLÓ - "SANTA MARIA DEL SOCORRO"

Ba al dakizue gaur gure lehenengoko Mertzediar lekaimearen eguna dela?  Maria De Cervelló, balore handiko emakumea zen. Bera, Bartzelonako Santa Eulalia ospitalean preso, gaixo eta pobreei laguntzen ziharduen eta bertan, Mariak, Pedro Nolascoren taldea ezagutu zuen. Talde honek zuen bokazioa eta karisma askatzailea ikustean, bera ere Mertzediar taldera animatu zen. Hortik datorkigu gure ikastetxeko izaera eta oso harro gaude!