2019/10/30

PASSION FOR KNOWLEDGE

DBH 4. mailako ikasle batzuk, PASSION FOR KNOWLEDGE P4K jaialdian izan ziren. MARIA MARTINON-TORRES paleoantropologoarekin, ALBERT FERT, CHRISTOPHE ROSSEL eta PEDRO MIGUEL ETXENIKE fisikiariekin hitzaldi ederra izan zuten galdera biografiko, zientifiko-teknikoak zein galdera orokorrak galdetu eta erantzunez.

BIDEOA:  http://dipc.tv/files/870_TOP@DIPC GUGGENHEIM1_ES.mp4
PD: Gure ikaslearen galdera eta erantzuna 41:10. momentuan azaltzen da!





2019/10/22

ERRENTERIA EZAGUTZEN!

Gure auzoan "ERRENTERIAN ZABALIK" deituriko ekimen berezi bat ospatu zen irailaren azken asteburuan. Gernikako Merkatari Elkarteko Eszenografiak, herri kirolak, dantzak, pintxo poteoa, Txitatoki Zirku Eskola eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeko eta auzoa hobeto ezagutzeko aukera bikaina!





2019/10/10

URRIKO LEHEN ASTELEHENA!

Urria, hilabete berezia da gure herrian. URRIKO LEHEN ASTELEHENEAN, Euskadiko piriniotar arrazako lehiaketa ospatu da. Gure ikastetxetik gertu izan ditugu abelburuak eta bertatik bertara ikusteko eta lantzeko aukera izan dugu. Horrez gain, euskal kultura eta artisautza sustatzeko hainbat postu bisitatu genituen, besteak beste, eztia, gaztaia, euskal pastela, ogia, eskuz egindako arropak, egur lanketa eta abar, geletan produktu hauek gehiago sakontzeko asmoz. ARGAZKIAK:







2019/10/01

UDAZKENA!!!

"Udazkena etorri da
horiz margoztuta
Zuhaitz guztiak apaintzen,
orain hotzez dardaratzen
Hostoak erortzean, 
dira biluzik geratzen"