Kaixo lagunok.
Ikasturte guztian zehar, DBH2. mailako ikasleok antolatu ditugun birziklapen tailerrak eta hondakinak ondo sailkatzeko kartelak direla eta, gaur Leioako Kultur Etxean GAP-Aktibatu +ek antolatu duen ekitaldian parte hartu dugu; Busturialdea-Urdaibai, Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioako 19 ikastetxetako 200 ikasle baino gehiagorekin batera.
Ekitaldian zehar, ikastetxeak saritu dituzte ikasturtean zehar egindako lana dela eta. Oihan Vega izan da ekitaldiaren aurkezle eta sari banaketa hainbat instituzioko ordezkarien eskutik izan da: Elena Unzueta, Iraunkortasun eta Ingurumen arloko foru Sailburua; Unai Gangoiti, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaria; Alexander Boto, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaria; eta Carlos Oppe, Nazioarteko GAPeko presidentea. Sari banaketaren ostean “La sal de la Tierra” dokumentala jarri digute eta ordurako nekatuta egon arren, gure munduaren orainaz eta etorkizunaz pentsarazteko balio izan digu.
Beraz, bertara goiz pasa joatea nahiko izan ez eta ezusteko polita izan dugu ekitaldi honetan: hondakinen atalean 1. saria irabazi baitugu (“Bird Center-era” bisita). Eta ezinezkoa izango litzateke zuen laguntzarik gabe. Beraz, ESKERRIK ASKO gure tailerretan parte hartzeagatik eta jarritako kartelei kasu egitearren.
Ea horrela jarraitzen dugun, denon artean ikastetxe, etxe, herri,... jasangarriagoa eginez. ESKERRIK ASKO DENOI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario