Ikasturte
honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasunsarea batu gara proiektu
berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
Helburua
haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein
bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek
autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta
osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko,
espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista
izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko
digu denon arteko zaintza sustatuz.
Guzti hau gauzatzeko, eskola
desberdinetako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean
eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Urtarrilean proiektuaren aurkezpena
egingo dugu eta orain arte zehaztutakoaren berri emango dogu.
Allende Salazar Eskola Publikoa, Seber Altube
Ikastola, San Fidel Ikastola, Mertzede Ikastetxea, Gernikako Institutua,
Barrutia Herri Ikastetxea, Barrutialde Institutua, Osasunsarea eta
Gernika-Lumoko Udala
No hay comentarios:
Publicar un comentario