2015/12/05

2015eko Euskararen Eguna

Kaixo lagunok:
          Denok dakizuen bezala, atzo, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen.
Eta hori dela eta, gure ikastetxeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Goizean DBH 2. zikloko ikasle batzuk Elai-Alai aretora joan ziren Berbalagunek eta Euskara Zerbitzuak antolatu zuten 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Aurten Ramon Saizazbitoriaren “Hamaika pauso” liburua izan da aukeratua irakurtzeko. Ordu batez, egokitu zitzaien pasartea irakurri zuten eta ondo gainera, nahiz eta, hizkerarekin zailtasun apur bat izan. Ea datorren urtean zein idazle eta liburu egokitzen zaizkigun berriro parte hartzeko.
         Bestalde, ikastetxean bertan, LH 5.eta 6. mailakoek eta DBHko 1. mailakoek bertso saio zoragarria eskeini ziguten gainontzeko mailei. Aurten bertsolaritzan jarraitzen dugu jo ta ke, eta beraien irakaslearekin batera, egun berezi honetarako hainbat bertso prestatu zituzten. Ia gustua hartzen dioten eta bertsolari iaioren bat irteten zaigun! Animo eta horrela jarrai!
         Gero danok batera Euskararen "e"a margoztu genuen dantza bat egiten genuen bitartean. Arratsaldean DBHko batzuek Euskararen aldeko leloarekin paperezko hegazkinak bota zitutzten danok Euskararen aldeko mezua mundu osoan zehar zabaltzeko.
         Ikusten duzuen bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan. Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero erabili behar dugu.

1 comentario: