2019/05/22

KRISTALOGRAFIA LEHIAKETA

Ez gara ekintza desberdinak egiteaz nekatzen eta oraingo honetan, ikastetxeko DBH 4. mailakoak urte osoan zehar egindako lana aurkeztera etorri gara. Abendutik hona, KRISTALOGRAFIA LEHIAKETA batean sartuta ibili dira gure ikasleak. Lehenengo, ikastetxeko laborategian beraien KRISTALAK SORTU behar izan dituzte, ondoren POSTER ZIENTIFIKO bat aurkeztu eta azkenik, gela osoaren izenean, 3 ikaskide EHUra joan dira beraien lana beste ikastetxeei erakustera eta epaimahaikideen aurrean defendatzera. Benetako ZIENTZIALARIen lana izan da!!! Nahiz eta azkenean saririk ez irabazi, zientzilari baten larruan jarri dira eta esperientzia polita izan dela diote. Errepikatzeko modukoa! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario