2019/05/20

ABESBATZA eta ANTZERKIA!

Maiatz erdian, ABESBATZA eta ANTZERKI emanaldiak izan genituen LIZEO antzokian. Gure ikusleak, erabat hunkituta eta liluratuta geratu ziren ikasleen ahots apartak entzutean! Abesteko gaitasun bikaina dutela bistan dago! Abestiak: 

-"EUSKARALDIA MERTZEDEN" (ABBA)
- "ONE CALL AWAY" (CHARLIE PUTH)
-"ILARGIA" (KEN 7)
-"SHALLOW" (LADY GAGA & BRADLEY COOPER)

Bestalde, LH 6. mailakoek, BALOREetan oinarritutako "GUK ELKARRI ON EGINEZ, ZUK ZERGATIK EZ?" ANTZERKIA eskaini ziguten. Hasieran tira-biran dabiltzan arren, azkenean, gure ikastetxeko aurtengo lemak dioen bezala, "BIDE BERRI BAT ASKATASUNEAN BAT EGINIK" amaitzen dute.
Zorionak ikasleei eta baita lan hauek aurrera eramatea posible egin duzuen irakasleoi ere!!!




Egin klik hemen,  Argazkiak ikusteko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario