Horregatik eskerrak eman dizkiogu Jainko Aitari denok elkarrekin OTOITZ giroan ospakizun batean parte hartuz. Eta hau izan da egindako otoitza:
Eskerrak
Aita – Ama
askatasunerako bidean
ez zarelako guregandik
aldentzen.
Eskerrak gure bidean
Pedro Nolasco
ipintzeagatik
gure gidaria izateko.
Eskerrik asko Zuk aske
egiten gaituzulako.
Bai, aske egiten
gaituzu,
“Animo, aurrera
jarraitu”
esaten diguzulako
nekatuta gauden bakoitzean.
Zuk aske egiten gaituzu, gure bizitzarekin
laguntzen dugunean mundu hobe bat eraikitzen.
Aske egiten gaituzu EZ esaten diogunean alperkeriari,
injustiziari eta
norberekeriari.
Aske egiten gaituzu,
gure ondoan jarri
diguzun pertsona
askatasunerako bidean
bidailagun dugula
konturatzen garenean.
Bai, Jainko Aita – Ama,
Zuk aske egiten
gaituzu, guztiz aske,
horregatik esaten
dizugu: eskerrik asko!
Amaieran gure katea sortu dugu; batak besteari laguntzeko prest gaudela adieraziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario