2016/05/09

Eskola ortua prestatzen


Kaixo guztioi,
          Eguraldi ona datorrela dirudi eta urtero legez, aurten ere, gure ikastetxeko txikitxoenek ortuan barazki goxo-goxoak landatuko dituzte (tomate, uraza eta piperrak). Horregatik, DBHkoek lagundu egin diegu lurra jorratuz. Ia denon laguntzarekin ortuak aurrera egiten duen eta ikasturte bukaerarako entsalada goxo bat jan dezakegun bertan bildutakoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario