2016/05/10

2016ko DBHko Idazlan koadernoen irakurketa

         
 Kaixo lagunak! 
           Gaurkoan DBHko ikasleak Lizeo Antzokira joan gara ikasturte hasieran egindako idazlan koadernoen irakurketa saiora. DBH 2. eta 4. mailakoak bertaratu gara, DBH 1. eta 3. mailako finalistekin batera. Bertan, bi aurkezleren eskutik ikastetxe bakoitzean aukeratutako idazlanen irakurketa saioan zehar denetarik izan dugu, baina batez ere barre apur bat egiteko aukera egon da.  
            Eta nola ez, gure irakurleak animatu ditugu. Beraien urduritasunari aurre eginez, oso ondo irakurri dute bai Lander Rodriguezek bai Marina Alvesek Irene Eigurenen laguntzarekin. Bestalde, nahiz eta ez irakurri finalista izan dira Joane Ibarretxe eta Maria Amezaga ere. Zorionak lauroi eta jarraitu horren idazlan politak egiten!!!! 


No hay comentarios:

Publicar un comentario