2019/05/30

ZERO PLASTIKO URDAIBAI!!!

Ekainaren 8an "ZERO PLASTIKO URDAIBAI" ekimena izango da eta ikastetxean, ekimen honen bultzatzaile bi izan ditugu plastikoek gure ingurunean eta gure osasunean dituzten ondorioak azaltzen. Erabiltzen ditugun gehiegizko plastiko horiek gure elikagai katean ditugu iadanik. Kontuan izan plastikoaren bidea zirkularra dela: guk sortzen dugu eta elikagai katearen bitartez berriro iristen da guregana, kontuan hartu gabe ingurunean eragiten dituen kalteez: espezie asko hil, plastikozko irlak sortu, fotosintesia egitea oztopatu... 

Beraz,  ahalik eta plastiko gutxien erabili, edukiontzi egokira bota eta... EKAINAREN 8AN DENOK URDAIBAI GARBITZERA!!! HAN IKUSI NAHI ZAITUZTEGU!!!


IGANDEAN ... ESKOLAKO JAIA!

IGANDE HONETAN EZ DAKIZULA ZER EGIN? 
ZATOZ GURE ESKOLAKO JAIRA!
2019-06-02

2019/05/27

HERRI IRRATIAN EGINDAKO ELKARRIZKETA!

DBH 4.mailako boluntarioak eta Ager Cuadrado, Radio Poular-Herri Irratian iznaziren "BAILOTERAPIA" EKIMENA aurkezten! Ekimen berezi hau TX PLUS VIDA elkartearekin eta
Galdakaoko ospitaleko hemodialisi gunearekin batera elkarlanean jarriz, dialisisa egiten ari diren gaixoekin egingo da. Enainean izango da eta parte hartzeko gogotsu gaude! IKASKETA ZERBITZUAn hezten dihardugu!

BIZKAIA IRRATIAN EGINDAKO ELKARRIZKETA!

Hona hemen BIZKAIA IRRATIAkoen Ager Cuadradori egindako elkarrizketa! Aditu dezakezuen bezala, gure ikastetxeko DBH4.mailako boluntarioak, TXPLUSVIDA elkartearekin eta Galdakaoko ospitalarekin batera elkarlanean jarri dira dialisisa egiten ari diren gaixoekin, "BAILOTERAPIA" EKIMENA aurrera eramateko. Ekimen hau ekainean izango da eta parte hartzeko gogotsu gaude! IKASKETA ZERBITZUAren aldeko apostua egiten jarraitzen dugu!


2019/05/22

BUSTARVIEJORA EGINDAKO TXANGOA!

Zein baliotsua den ELKARBIZITZA! Desberdintasunak desberdintasun, ELKAR ERRESPETATZEA da gakoa!  Zeinen ondo ibili ginen LH 6.mailakook BUSTARVIEJOko aterpetxean, gainontzeko MERTZEDIAR IKASTETXEKO LAGUNEKIN batera! Dantzatu, jolastu, mendira joan, ibilaldi kulturalak egin, otoitz egin eta batik bat... ONDO PASATU genuen!

Hona hemen argazki galeria:








UDAL eta ESKOLARTEKO EA21eko FOROA!

Maiatzaren 8an, DBH 1. eta 2. mailako ordezkari bina urtero EA21etik antolatzen den eskola arteko forora eta udal forora joan ziren ikastetxean egindakoaren berri ematera. Oso ondo egin zuten, nahiz eta urduri egon. Aurten HONDAKINAK lantzen jarraitu dugu eta datorren ikasturtean horrekin jarraitzea espero dugu, denok hondakinak ondo sailkatzen ikasi arte. Hondakinen inguruan oraindik asko dago egiteko eta horren harira, ekainaren 8an Urdaibai osoan egingo den “Zero plastiko Urdaibai” ekintzan parte hartzera animatzen zaituztegu!

KRISTALOGRAFIA LEHIAKETA

Ez gara ekintza desberdinak egiteaz nekatzen eta oraingo honetan, ikastetxeko DBH 4. mailakoak urte osoan zehar egindako lana aurkeztera etorri gara. Abendutik hona, KRISTALOGRAFIA LEHIAKETA batean sartuta ibili dira gure ikasleak. Lehenengo, ikastetxeko laborategian beraien KRISTALAK SORTU behar izan dituzte, ondoren POSTER ZIENTIFIKO bat aurkeztu eta azkenik, gela osoaren izenean, 3 ikaskide EHUra joan dira beraien lana beste ikastetxeei erakustera eta epaimahaikideen aurrean defendatzera. Benetako ZIENTZIALARIen lana izan da!!! Nahiz eta azkenean saririk ez irabazi, zientzilari baten larruan jarri dira eta esperientzia polita izan dela diote. Errepikatzeko modukoa!