2013/04/30

2013ko maiatzaren 4ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:  
            Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
MERTZEDE
–
FATIMA 3.
MERTZEDE
11:30
SASKIBALOIA
KADETE
MERTZEDE
–
ESCOLAPIOS
SANTANAPE
9:30
ZORNOTZA
–
MERTZEDE
IZERBEKOA POLIKIROLDEGIA
(ZORNOTZA)
Igandean
12:00

2013/04/29

Udaberriko Jaia pasa da!!!

Kaixo lagunok:
           Udaberriko Jaia pasa da! Egun izugarrizkoa izan da.Giroa, eguraldia... dana primeran!!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!
 

2013/04/23

Udaberriko Jaiarako Egitaragua

 
Hemen daukazue datorren igandeko egitaragua. 
 
ERDU!
Itzela izango da
eta!!!

2. eskuko liburuen azoka gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
Dakizuenez, apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna ospatzen dala kontutan izanik, irakurketa zaletasuna bultzatzeko asmoarekin eta baita pobreziari aurre egiteko, “2. eskuko liburuen azoka” egin dogu ikastetxean. Etxeetan daukaguzan liburu batzuk ekarri ditugu, azoka bat antolatu eta gure artean barriro saldu egin dugu.
Liburuen salmentarekin ateratzen dan diru guztia Angolan Malanjeko herrian Josefinatarrak eskuartean daukien proiektu batentzat izango da. Hirugarren adinekoei laguntza eskaini ahal izateko nagusientzako egoitza bat daukie, baina ez ditu beharrezko baldintzak betetzen (Txabola batzuk baino ez dira). Dirulaguntza bila dabilz apurka-apurka egoitza hori egokitzen joan ahal izateko. Honez gain, Josefinatarrak Malanjen okindegi bat daukie martxan. Okindegi honek bi helburu ditu, emakumearen promozioa bultzatzea batetik eta diru irabaziekin egoitza mantentzea bestetik.
           Azoka oso ondo egon da eta danon artean helburuak lortu ditugu. Eskerik asko zuen laguntzagaitik, eta batez ere, eskerrik asko DBHko 4.mailako ikasleei, ze haiek dana antolatu dute!!!



2013ko apirilaren 27ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:  
            Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
IGERIKETA
LAUAXETA IK
10:00
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
–
LEGARDA 6
SANTANAPE
11:00
SASKIBALOIA
KADETE
ATZERATUTA



  

2013/04/22

2013ko Idazlan Koadernoak

                Pasa diren ostegunean eta ostiralean Gernika-Lumo mailan idazlan koadernoen irakurketak eta sari banaketak antolatu ziren. Bertan parte hartu genduan guk ere; eguenean Lehen Hezkuntzakoek eta barikuan Bigarren Hezkuntzakoek.

             Irakurleak hauexek izan ziren: Irati Perez Urbina, Ander Moreno Aurtenetxea, Mikel Andoni Mingo eta Ane Iturriarte – Alain Agirre. Baina gure ikastetxeko beste finalistak ere maila altua izan zuten: Ihara Bernedo Calvo, Iker Mustadi Madariaga, Iñigo Eiguren Oar, Samuel Nita eta Iranzu Barandika.

              Gainera DBH-Batxilergoen portada gure ikastetxeko Yan Dongek irabazi zuen baina ezin izan zenez aurkeztu, gure ikastetxeko bigarren finalistak hartu zuen bere ordez, Dana Appendinok.

             Hemen dauzkazue egun haietako argazki batzuk.

2013/04/21

2013ko Eskolarteko Dantzari Eguna

Gaur, apirilaren 21ean, Eskolarteko Dantzari Eguna izan da Gernikako Urbietako Futbol zelaian. Oso ondo egin dugu eta horregaitik bene benetan pozik gaude! Zuek hemen, argazkietan, ikusi ahal duzue ze ondo egin dugun! Eta datorren astean, ikastetxeko Udaberriko jaian, hobeto egingo dugu!

EUTSI GOIARI!!!