2013/04/23

2. eskuko liburuen azoka gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
Dakizuenez, apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna ospatzen dala kontutan izanik, irakurketa zaletasuna bultzatzeko asmoarekin eta baita pobreziari aurre egiteko, “2. eskuko liburuen azoka” egin dogu ikastetxean. Etxeetan daukaguzan liburu batzuk ekarri ditugu, azoka bat antolatu eta gure artean barriro saldu egin dugu.
Liburuen salmentarekin ateratzen dan diru guztia Angolan Malanjeko herrian Josefinatarrak eskuartean daukien proiektu batentzat izango da. Hirugarren adinekoei laguntza eskaini ahal izateko nagusientzako egoitza bat daukie, baina ez ditu beharrezko baldintzak betetzen (Txabola batzuk baino ez dira). Dirulaguntza bila dabilz apurka-apurka egoitza hori egokitzen joan ahal izateko. Honez gain, Josefinatarrak Malanjen okindegi bat daukie martxan. Okindegi honek bi helburu ditu, emakumearen promozioa bultzatzea batetik eta diru irabaziekin egoitza mantentzea bestetik.
           Azoka oso ondo egon da eta danon artean helburuak lortu ditugu. Eskerik asko zuen laguntzagaitik, eta batez ere, eskerrik asko DBHko 4.mailako ikasleei, ze haiek dana antolatu dute!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario