2013/04/22

2013ko Idazlan Koadernoak

                Pasa diren ostegunean eta ostiralean Gernika-Lumo mailan idazlan koadernoen irakurketak eta sari banaketak antolatu ziren. Bertan parte hartu genduan guk ere; eguenean Lehen Hezkuntzakoek eta barikuan Bigarren Hezkuntzakoek.

             Irakurleak hauexek izan ziren: Irati Perez Urbina, Ander Moreno Aurtenetxea, Mikel Andoni Mingo eta Ane Iturriarte – Alain Agirre. Baina gure ikastetxeko beste finalistak ere maila altua izan zuten: Ihara Bernedo Calvo, Iker Mustadi Madariaga, Iñigo Eiguren Oar, Samuel Nita eta Iranzu Barandika.

              Gainera DBH-Batxilergoen portada gure ikastetxeko Yan Dongek irabazi zuen baina ezin izan zenez aurkeztu, gure ikastetxeko bigarren finalistak hartu zuen bere ordez, Dana Appendinok.

             Hemen dauzkazue egun haietako argazki batzuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario