2017/06/01

UDAL FOROA!

Atzo, ikasturtean zehar EA21 barruan egindako ekintzak borobiltzeko, Udal Foroa izan genuen Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak alkatea eta udaletxeko ingurumen teknikariarekin batera. Bertan izan ginen Allende, Barrutia, Gernika BHI, San Fidel, Mertzede eta Seber ikastetxe bakoitzetik 3-4 ikasle gure ikastetxeak ordezkatzen. Ikastetxe bakoitzak proiektu bat azaldu behar zuen ikastetxe guztien izenean eta guri Eskola Bidea proiektua egokitu zitzaigun. Gure ikastetxea ordezkatzen LH 3. mailako Unax, Leire, Iraia, eta Enara egon ziren. Nahiz eta hasiera korapilotsua izan zen (ordenagailuak eta proiektoreak ez zuten funtzionatzen, gelaz aldatu behar izan genuen,...) primeran egin zuten beraien aurkezpena. Ordezkari bikainak izan genituen. ZORIONAK IKASTETXEKO GURASO, IKASLE, IRAKASLE ETA GAINONTZEKO LANGILEEI EGIN DUZUEN LAN GUZTIAGATIK! ETA ESKERRIK ASKO EA21 AURRERA ERAMATEN LAGUNTZEAGATIK!



No hay comentarios:

Publicar un comentario