2017/05/12

EATHINK!

Ikasturte honetan, DBH1. mailakoak “EATHINK: bertokoa jan, mundua buruan” bideo lehiaketan parte hartu dugu. Eta izenburuak dionez, gaia hurrengoa izan da: “ZER JAN, HURA IZAN; jasangarria al da gure elikadura eredua?”. Bertan 30 segunduko bideo bat aurkeztu behar izan dugu kontsumo arduratsuari, elikatzeko eskubideari edo elikadurari loturiko hondakinen sorrerari buruzkoa. 30 bat ikastetxek parte hartu dugu eta, guk irabazi ez dugun arren, asko ikasi dugu bideo hau egiten genuen bitartean. Eta, noski, primeran pasatu dugu grabaketa saioetan. Hemen doakizue sortu dugun bideoa, ikastetxeko hondakin organikoen zikloa azaltzen duena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario