2017/05/31

Bird Centerrekoak pozik eta esker oneko, LH 4. mailakoen lanagatik!

"Mertzede Ikastetxeak aurton ere aurkeztu du oso antzerki lan ederra Gernika-Lumoko Lizeoa antzokian. Aurton Bird Centerreko bisitaldi baten oinarrituta dago gidoia eta beti bezala izugarrizko ikuskizuna izan da. Mertzede ikastetxeko ikasleak aurton ere arrano arrantzalearen inguruko ingurumen heziketako proiektuan parte hartu dute. Proeiktu horretan herri desberdinatako ikastetxeak arrano arrantzaleari buruzko lanak egiten dituzte ikasturte osoan zehar.

Antzerki lan honetan ikasleek kontatzen digute zelan bizi izan zuten Urdaibai Bird Centerrerantz ibilbidea eta zelako esperientzia izan zen gure Zentruaren bisitaldia eta zer nolako gauzak ikasi zuten gure teknikoen partetik. Antzerki lan horretan bi gauza argi utzi zizkguten ikasle hauek: natura ezagutzea oso dibertigarria dela eta askoz gehiago euskeraz. Horrexegatik antzerki lan honen izenburua oso adierazgarria da: "Urdaibai Bird Centerrerantz euskeraz olgetan Pirritx eta porrotxegaz". Disfruta ezazue eta Mertzede ikastetxeko irakasle zein ikale guztiei: ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK."

Textua: BIRD CENTER

http://www.birdcenter.org/eu/berriak/berriak/700-mertzede-ikastetxeak-urdaibai-bird-centerreko-bisitaldari-buruzko-antzerki-lana



No hay comentarios:

Publicar un comentario