2017/04/06

UNESCO ETXEA

2015eko irailean, Nazio Batuetako 193 estatu bazkideek mundu mailako akordio bat onartu zuten planetaren norabidea aldatzeko.
Pobrezia desagerrarazteko, desorekak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasunerako akordioa: “2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak” deritzona. Agenda hori egi bihurtzeko 17 helburu ezarri dira, 2030. urtea bukatzerako bete beharrekoak.
Urdaibaiko (Bermeo eta Gernika) hainbat ikastetxetako ikasleek tailer batzuetan hartu dugu parte, UNESCO Etxearen eskutik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntzarekin.
Tailer horien bidez, ikasleek kaleko hainbat ekintza diseinatu eta jarri zituzten martxan, Urdaibaiko biztanleei 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen berri emateko.

Hona hemen gure ikastetxeko DBH1ekoek eginikoaren argazkiak eta UNESCO Etxeak Europako Biltzarrean aurkeztutako bideoa:


No hay comentarios:

Publicar un comentario