Duela 80 urte Gernika bonbardatu zuten, gerra pairatu zuten eta errefuxiatu joan behar izan zuten munduan zehar euskaldun askok. Orain ere gerrak daude munduan eta ezin dugu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea
milioika lagunentzat.
Hori dela eta, Eskolako Agenda 21 programa garatzen ari garen Urdaibaiko ikastetxeek ekintza komun bat egitea erabaki dugu: ikastetxe bakoitzean,
erabilitako liburuen merkatu txikia egitea. Liburu bakoitzaren salneurri sinbolikoa izangoda (euro 1). Bildutako dirua “Ongi etorri errefuxiatuak” Bizkaiko Plataformari emango diogu.
Beraz, hau lortzeko, gure ikastetxeko Pastoral eta EA21eko taldeek, eskolan gaur eta bihar (apirilak 26-27) salduko ditugun liburutxoak erostera animatzen zaituztete! Baita, Gernikan, asteburuan zehar errefuxiatuen aldeko ekintzetan parte hartzera ere!
2017/04/26
Gernikako Bonbardaketa eta errefuxiatuak!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario