Euskararen eguna bihar da, abenduaren 3an. Hala ere, data horren inguruan hainbat ekintza egin ditugu Euskara bultzatzeko: atzo 11 ordutako irakurraldian parte hartu genuen eta gaur ikastetxean “Euskararen txantxangorria” lagun izan dugularik, patioa zuri-gorri-beltz jantzi dugu.
Hasieran bertso saioa izan dugu LH6. maila eta DBH1. mailaren eskutik. Ondoren, txiki eta nagusien artean txantxangorri eder bat osatu dugu eta “Euskararen txantxangorria” abestia abestu dugu. Eta amaitzeko, abesti horren erritmoan, nahi izan duenak, dantzatzeko aukera izan du.
Hemen dauzkazue gure ikasleek sortu dituzten bertsoak, ikasi eta abestu nahi dituenarentzat.
LH 6. mailakoak
Euskararen eguna
abenduak hiru
bere aldeko festa
ospatuko dugu.
Zaharra izan arren
erabili behar
Europako zaharrena
urteetan zehar.
Euskalki desberdinak
erabiltzen dira
erabili dezagun
zabalduz herrira.
Eskolan eta etxean
kalean ere bai
euskaraz mintzatzeko
guztiok gara gai.
Gure hizkuntza ederra
arriskuan dago
bera erabiltzea
hobe da gehiago.
Ez dakitenak ikas
dezake gurekin
guk ere ikasteko
euskaraz haiekin.
DBH 1. mailakoak
Euskaraz hitz egiten
ari gara gogoz,
ahalegintzen gara
buru eta bihotz.
Denok hizkuntza bera
hitz egiteko asmoz,
Euskaren eguna
ospatzera gatoz.
Askorentzat Euskara
zail eta arraro,
oraindik ikasteko
aukera badago.
Jendeak egiten du
askoz gutxiago,
egin behar genuke
Euskara gehiago.
Gaur gure eguna da,
babesteko Euskara.
Hitz egin behar dugu
euskaldunak gara.
Hizkuntza zabaltzeko
ordua da jada
Euskaraz hitz egiten
saiatuko gara.
Bestalde, “Euskararen txantxangorria” abestia ere ikasi edota abestu nahi baduzue, hemen duzue letra:
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak
Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria (hiru aldiz)
Eta gogoratu: EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario