2015/06/19

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Kaixo lagunok:
           Gaur, ekainaren 19an, elizan gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako eta bizi izandako askatasun baloreak! 
          Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: "Denbora asko pasa da gure lehen pausuetatik. Hasierean oso gutxi ginen baina denborarekin talde bat sortzera heldu ginen.
          Gutako batzuk bide hau hasi genuen ibiltzen ikasi genuenetik, eta beste batzuk aldiz gaur amaitzen den ibilbide honetan zehar elkartzen joan dira.
          Haur Hezkuntzatik hasita, irakatsi ziguten beldurrei aurre egiten eta gure kreatibitatea garatzen, jolasten, marrazkien eta musikaren bitartez.
          Denbora pasa ahala, zenbakiak eta letrak ikasi genituen Marisarekin, momentu ahaztezinak benetan. Geroago Lehen Hezkuntza heldu zen eta berarekin batera Jaionerekin bizi izandako momentu onak. Nola ahaztu euskara baloratzen eta erabiltzen irakatsi zigun pertsona: Anabel! Eta etapa honekin amaitzeko, besteak bezain garrantzitsua dena, Bego; gaur, gurekin batera, agur esaten digunak, maitasunez eta esfortzu izugarriaz, hurrengo etapari, DBHri aurre egiten prestatu zigunak. Oraindik gogoratzen dugu DBHko lehen eguna, Ainhoa, klaseko atetik sartzen izugarrizko irribarrearekin aurpegian eta oraindik gauza bera egiten du. Eta azkenik, Maria izan dugu bi urte hauetan gure alboan, gure bizitza zuzentzen laguntzen.
          Eskerrak eman nahi dizkiegu bide honetan lagundu gaituzuen guztiei: guraso, irakasle, tutore, lekain eta lagun. Eta azkenik baita ere eskerrak eman nahi dizkiogu JAINKOARI, eskutik helduta gidatu gaituelako eta badakigulako beti hor izango dugula.
          Agur esateko ordua heldu da eta bakoitzak bere hegaldia hasiko du noizbait bideak berriro elkartuko direlakoan.
          Bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO!""
  BAITA ESKERRIK ASKO ZUOI ERE!
Eta hemen haiek prestatutako bideoa!  

No hay comentarios:

Publicar un comentario