2015/06/12

GAP Aktibatu + ekimenan parte hartuz

 Kaixo lagunok:
        Gaur, ekainaren 12an, ostirala, goizeko 11:00etan Euskadiko Biodibertsitate Zentroan–Madariga Dorretxean (Busturia) Aktibatu + programaren eskola programako sari banaketa burutu da.
       Aktibatu + ekimena Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbiker Sozietate Publikoak, Eroski taldeak, Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bultzatutako ekimena da.       

       Ingurumenaren zaintza sustatzeko ekimen honen asmoa da herritarren parte-hartzea sustatzea ingurumen-iraunkortasunaren arloan. Global Action Planean (GAP) oinarritzen da, Nazio Batuek babestutako nazioarteko programan.
      Sari banaketa egin dute Juan Carlos Barrios Nazioarteko GAPeko kideak, Maria Uribe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendariak eta Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendariak. Gainera, Aktibatu + ekimenaren edizio honetan ekimenaren irudi diren pertsona biren parte-hartzea ere izan da: ETBko programa ezberdinetako aurkezle den Sara Gandara eta Oihan Vega, Egazteako lokutore, aurkezle eta DJa. Programaren koordinatzaileek eta sustatzaileek ere parte hartu dute.
        Aurten parte hartu duten 18 ikastetxeetako ikasleek jasoko dituzte sariak eta egindako lanaren merezitako errekonozimendua. Saridunen artean gure ikastetxea izan da: 2. Saria!!!!

Sari banaketara klaseko 7 kide joan dira.
Zorionak eta Eskerrik asko egin duzuen lanagaitik!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario