Ikasturtea bukatu da eta Jainkoari eskerrak eman dizkiogu denagatik, bizi izan dugun guztiagaitik. Denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik irakaspen on bat ateratzen saiatu gara!!! Orain, datorren ikasturterako indarrak hartzera goaz!!! Ondo pasa OPORRETAN!
2017/07/05
SUMMER CAMP 2017!
This year we have organized the English Summer Camp. Children have participated in it doing different activities, such as:
- Sports (swimming, tennis, ping-pong, football, basketball, badminton...)
- Handicrafts
- Theatre
- Digital Board Games
- Board games
- Cooking
All the participants have had a really good time by doing these activities.
We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible!!!
We wish you happy summer holidays.
Aurten ere ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan. Parte hartu duten ikasleek ekintza ezberdin hauetan parte hartu dute:
- Kirola (igeriketa, tenisean, ping-pongean, futbolean, saskibaloian, badmintonean...)
- Eskulanak
- Antzerkia
- Ordenagailuetako jolasetan
- Mahai jokoetan
- Sukaldaritza.
Denok oso ondo pasatu dugu.
Eskerrik asko bihotzez, lagundu gaituzuen guztioi!!
Oso ondo pasa oporretan!!!
2017/06/22
Kurtso amaierako ospakizuna!
Atzo Kurtso amaiera ospatu genuen. Eleizan, denok batera, joan den ikasturteagatik Jainkoari eskerrak emon genizkion eta gure DBHko 4. mailako Ikasleak agurtu genituen. Etapa bat bukatu eta beste berri bat hastera doaz! Zorte on guztioi!
LH 3. mailakoak IEn !
LH 3.mailakoek ere ikasturte bukaerako txangotxo bat egin dute! Oraingo honetan IEra (EA) joan dira! Itzelezko eguna pasatu dute!
MINDFULNESS ikasgelan!
Mindfulness saioak izan dira LH 6.mailan 3.hiruhilabetean zehar. Izan ere, praktika honen bitartez, unean uneko bizipen pertsonalaren alderdi anitzez jabetzen, lasaitzen, bere buruarengan duten
segurtasuna indartzen, agresibitatea
jeisten... lagundu die.
2017/06/21
LH 6.mailakoak DONE JAKUE BIDE zati bat egiten!
LH6. mailako ikasleek, ikasgelan DONE JAKUE BIDEA proiektua landu ostean, praktikara eraman zuten! Etapa bat osorik egitea larregi bazen ere, Markina- Gernika etaparen erdia egin zuten! Bidean zehar, norbanako hausnarketa egiteaz gain, paisaiaz gozatu eta monumetu kulturalak bisitatu zituzten!
DBH-koen irteera bereziak!
DBHko zenbaitek irteera bereziaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Batean, Arteagatik Laidara piraguan ibiltzera joan ziren eta beste batean Mundakako hondartzara!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





