2017/06/22

Kurtso amaierako ospakizuna!

Atzo Kurtso amaiera ospatu genuen. Eleizan, denok batera, joan den ikasturteagatik Jainkoari eskerrak emon genizkion eta gure DBHko 4. mailako Ikasleak agurtu genituen. Etapa bat bukatu eta beste berri bat hastera doaz! Zorte on guztioi!






LH 3. mailakoak IEn !

LH 3.mailakoek ere ikasturte bukaerako txangotxo bat egin dute! Oraingo honetan IEra (EA) joan dira! Itzelezko eguna pasatu dute!


MINDFULNESS ikasgelan!

Mindfulness saioak izan dira LH 6.mailan 3.hiruhilabetean zehar. Izan ere, praktika honen bitartez, unean uneko bizipen pertsonalaren alderdi anitzez jabetzen, lasaitzen, bere buruarengan duten segurtasuna indartzen, agresibitatea jeisten... lagundu die.



2017/06/21

LH 6.mailakoak DONE JAKUE BIDE zati bat egiten!

LH6. mailako ikasleek, ikasgelan DONE JAKUE BIDEA proiektua landu ostean, praktikara eraman zuten! Etapa bat osorik egitea larregi bazen ere, Markina- Gernika etaparen erdia egin zuten! Bidean zehar, norbanako hausnarketa egiteaz gain, paisaiaz gozatu eta monumetu kulturalak bisitatu zituzten!

DBH-koen irteera bereziak!

DBHko zenbaitek irteera bereziaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Batean, Arteagatik Laidara piraguan ibiltzera joan ziren eta beste batean Mundakako hondartzara!

DBH 3. mailakoak sariaz gozatzen!

DBH-ko 3.mailakoak, iaz, "aktibatu +" proiektuaren irabazle suertatu ziren eta jaso zuten sarietako bat Bird Centerrerako irteera zenez, bertara hurbildu ziren lehengo astean!


"Guernica"

Begira LH 2. eta 3.mailakoen  "Guernica" artelanaren bertsio ezberdinak!