2015/06/26

2014_2015eko HHko Graduazioa!!!

Kaixo lagunok:
           HHko irakasleok 5 urteko haurrak agurtu egin ditugu Irailean lehenengo mailara pasatzen baitira. Agurrik beroena andereño Belenen partez. Uda ona pasa dezazuela!!!​

2015/06/22

LHko 1.zikloko ikasleak Baratzen

Kaixo lagunok:
       Pasa den  astean LHko 1.zikloko ikasleak Baratzen egon ziren. Oso egonaldi polita izan zen eta haien portaera primerakoa!!!
       Hemen dauzkazue argazkiak!

2015/06/19

Eusliderrak

Kaixo lagunok:
           Ikasturte honetan zehar, DBH3. Mailakoak “Euslider” izeneko proiektuan sartuta ibili gara Euskararen erabilera bultzatzeko. Oraingoan gure ikastetxeko txikiekin egin dugu lan eta bertan erabili dugun leloa “pentsatu, sentitu eta mintzatu” izan da; ikastetxeko hainbat tokitan jarrita egon den jeroglifikoan oinarritua. Eskerrik asko proiektua aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztiei, batez ere 3-5 urte bitarteko gure txikiei. Ea denon artean Euskararen erabilera bultzatzen dugun.

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Kaixo lagunok:
           Gaur, ekainaren 19an, elizan gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako eta bizi izandako askatasun baloreak! 
          Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: "Denbora asko pasa da gure lehen pausuetatik. Hasierean oso gutxi ginen baina denborarekin talde bat sortzera heldu ginen.
          Gutako batzuk bide hau hasi genuen ibiltzen ikasi genuenetik, eta beste batzuk aldiz gaur amaitzen den ibilbide honetan zehar elkartzen joan dira.
          Haur Hezkuntzatik hasita, irakatsi ziguten beldurrei aurre egiten eta gure kreatibitatea garatzen, jolasten, marrazkien eta musikaren bitartez.
          Denbora pasa ahala, zenbakiak eta letrak ikasi genituen Marisarekin, momentu ahaztezinak benetan. Geroago Lehen Hezkuntza heldu zen eta berarekin batera Jaionerekin bizi izandako momentu onak. Nola ahaztu euskara baloratzen eta erabiltzen irakatsi zigun pertsona: Anabel! Eta etapa honekin amaitzeko, besteak bezain garrantzitsua dena, Bego; gaur, gurekin batera, agur esaten digunak, maitasunez eta esfortzu izugarriaz, hurrengo etapari, DBHri aurre egiten prestatu zigunak. Oraindik gogoratzen dugu DBHko lehen eguna, Ainhoa, klaseko atetik sartzen izugarrizko irribarrearekin aurpegian eta oraindik gauza bera egiten du. Eta azkenik, Maria izan dugu bi urte hauetan gure alboan, gure bizitza zuzentzen laguntzen.
          Eskerrak eman nahi dizkiegu bide honetan lagundu gaituzuen guztiei: guraso, irakasle, tutore, lekain eta lagun. Eta azkenik baita ere eskerrak eman nahi dizkiogu JAINKOARI, eskutik helduta gidatu gaituelako eta badakigulako beti hor izango dugula.
          Agur esateko ordua heldu da eta bakoitzak bere hegaldia hasiko du noizbait bideak berriro elkartuko direlakoan.
          Bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO!""
  BAITA ESKERRIK ASKO ZUOI ERE!
Eta hemen haiek prestatutako bideoa!  

Kurtso amaierako txangoak

Kaixo lagunok:
     Atzo gure ikastetxea erdi hutsik geratu zen. Alde batetik LHko 3. eta 4. mailakoak Eara, LHko 6.mailakoak Troka Abentura Parkera eta dana gaindituta daukaten DBHko ikasleak Gorlizeko Farora eta hondartzara joan dira kurtso amaiera ospatzera. Hemen dauzkazue argazkiak!!!

2015/06/12

2015eko Ibaialde Programan parte hartzen



Kaixo guztioi! 
         Orain dela 2 urtetik hona Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Aztertu-Ibaialde programan parte hartzen dugu. Gure egin beharra ikastetxe ondoko ibaira joan eta bertan hainbat parámetro neurtzea da: pH-a, nitratoak, fosfatoak,... baita ikusten ditugun animalia eta landareak sailkatu eta adieraztea da. Hori guztia egitera ekainaren 10ean joan ginen. Nahiz eta, eguraldiak ez lagundu, euria egin baitzigun, primeran pasatu genuen. Ea hurrengo urtean ere horrelakoak egiten jarraitzen dugun. Eta egin ditugun neurketek diozkuen arabera, Oka ibaia nahiko egoera onean dago.
   DENON ESKU DAGO GURE INGURUNEA ZAINTZEN JARRAITZEA. 
HORRELA SEGI!

Origamiak

Kaixo lagunok:
            Gaur 10:00etatik 12:00etara Astran, Gernika moduan 1000 origami egingo dira Hiroshimara bidaltzeko, bertan 200 pertsona baino gehiago elkartu gara, DBHko ikasleak eta Gernikako hainbat elkartetako pertsonak, Japoniarrak be egon dira. Gure ikastetxetik DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle batzuk egon dira. Primeran!
           Hemen dauzkazue argazki batzuk.