Lehengo egunean, DBHko 2. mailakoak sukaldean egon ziren arroz pastelak egiten. Danon arteko lana izan zen eta nahiz eta hasiera zaila irudi, gero lan ederra egin zuten!
Errezeta:
Osagaiak (16 pasteltxo)
- 16 enpanadilla edo hostore biribil
- 100g guruin urtua
- 200ml esnegain
- 200ml esne
- 2 arrautza
- 6 koilarakada azukre
- 4 koilarakada doituak maicena
Labea aurretik berotu (goi eta behe) eta 180ºC-tan mantendu 30 minutuz.
Kaixo lagunok: Atzo gure Haur Hezkuntzako neska-mutilek egun izugarrizkoa pasatu zuten: Bermeora joan ziren! Eta han lagunen artean primeran egon ziren!!! Datorren urtean berriro joateko prest daude!
Pasa den ostiralean, hilak 22an, gure ikastetxean bisita paregabea izan genuen: Athleticen Kopa altzatu zuen azken kapitaina, Daniel Ruiz Bazan, eta berarekin Manuel Delgado Meco eta Miguel Gutierrez. Oso hitzaldi interesgarria izan zen. Ea aurten berriro lortzen dugun Kopa!!!! Aupa Athletic!!!!
Kaixo lagunok: gure DBHko 3. mailako ikaskideek gure laguntza behar dute. Horretarako zure botoa eman behar duzu esteka honetan. Eskerrik asko zuen laguntzagaitik!
Kaixi lagunok! Atzo, maiatzaren 23an, Gernikan XI. Duatloi Txikia ospatu egin zen. Oso
eguna polita izan zen gure kirolzaleentzat. Zorionak danori!!!! Hemen dauzkazue gure
argazkiak:
Ikasturte bukaerara heltzen ari gara eta EA21eko ikasturte honi amaiera borobila emateko maiatzaren 21ean eskolarteko eta uda-foroa izan genuen Gernika-Lumoko ikastetxe guztiek. Aurreko urteetan ez bezala, aurten ikastetxe guztiek aurkezpen bakarra egin dugu udalari aurkezteko, bertan esandako konpromisoak eta proposamenak bateratuak izan dira eta zentro guztiek onartutakoak. Oso ondo irten zen aurkezpena, nahiz eta, ikasle asko urduri egon. Eta alkatea azkenean egon ez bazen ere, udaleko ingurumen teknikaria izan genuen gure zalantza eta galdera guztiak erantzunten. Bertan aurkeztu genuen PowerPointa hemen txertatuta daukazue bertan esandako guztiaren berri izan dezazuen.
Eskerrik asko aurten, EA21eko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi eta horrela jarrai dezagula guztio: gure ingurunea eta ingurumena zaintzen.