2015/05/22

Agenda 21

Kaixo lagunok:
       Ikasturte bukaerara heltzen ari gara eta EA21eko ikasturte honi amaiera borobila emateko maiatzaren 21ean eskolarteko eta uda-foroa izan genuen Gernika-Lumoko ikastetxe guztiek. Aurreko urteetan ez bezala, aurten ikastetxe guztiek aurkezpen bakarra egin dugu udalari aurkezteko, bertan esandako konpromisoak eta proposamenak bateratuak izan dira eta zentro guztiek onartutakoak. Oso ondo irten zen aurkezpena, nahiz eta, ikasle asko urduri egon. Eta alkatea azkenean egon ez bazen ere, udaleko ingurumen teknikaria izan genuen gure zalantza eta galdera guztiak erantzunten.        Bertan aurkeztu genuen PowerPointa hemen txertatuta daukazue bertan esandako guztiaren berri izan dezazuen.
         Eskerrik asko aurten, EA21eko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi eta horrela jarrai dezagula guztio: gure ingurunea eta ingurumena zaintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario