2014/10/16

6.mailakoak Galtzada egoitzan!

Kaixo lagunok:
         Pasa den asteartean, urriaren 14an, seigarren mailakoak Galtzada egoitzara joan ginen. Oso goiz atsegina pasatu genuen, izan ere, egoitza ezagutzeko aukera izateaz gain, bertako egoileekin elkarrizketan aritzeko aukera ere izan genuen. 
         Asko eskertzekoa da bertakoek gurekin izan duten arreta! Hona hemen argazki batzuk: 

2014/10/14

Txabi Txakartegi pediatrarekin solasean

Gure eskolaren 50. urteurrena dela eta, Txabi Txakartegi pediatra ospetsuarekin hitzaldia antolatu dugu. 
     Landuko diren gaiak: 
  • Ohikoak diren gaixotasun kutsakorrak. 
  • Haurtzaindegiko lehenengo urtea 
  • Higienea 
  • Elikadura osasuntsua 
  Hitzaldira etorri nahi baduzu, emon zure izena haurtzaindegian.
                     
                     Eguna: Urriaren 23a 
                     Ordua: 17:00 
                     Lekua: Eskolako areto nagusia. 

Con motivo del 50 aniversario de nuestro colegio, hemos organizado una charla con el prestigioso pediatra Txabi Txakartegi. 
       Los temas a tratar serán: 
  •  Las enfermedades contagiosas más cotidianas.
  • El primer año de guardería. 
  • Higiene. 
  • Alimentación saludable. 
 Las personas interesadas en acudir a la charla, deben apuntarse en guardería. 

                    Día: 23 de octubre. 
                    Hora: 17 h. 
                    Lugar: Salón de actos del colegio.

BIRD CENTERREN

Kaixo lagunok:
            Mertzede ikastetxeko Lhko 3.eta 4.mailak ARRANO ARRANTZALEA dala eta, BIRD CENTERera egindako irteeran ikusitako "altxorrak" ikusteko aukera izango dozue. Komenigarria dala uste dogu, gure paduran, hau da, URDAIBAIko hezegunean gaur ikusi izan doguzan hegaztien berri ematea.
           Beraz, gelan ez da bakarrik ikasaten gelatik kanpo ere, hainbat gauza ikasten dira. Gainera, animatu zaiteze irteerako argazkiak ikusten.


Eskerrik asko 
LHko 3.eta 4.mailak 

2014/10/10

IKASTETXEAN BIRZIKLATZEKO PROGRAMA

 Kaixo lagunok: 
             
            Bioservice enpresak antolaturik hutsik dauden inprimagailuetako tinta-kartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono mugikorrak erreziklatzeko bilketa-programan gure Ikastetxea sartu egin dela jakinerazi nahi dizuegu. Programa honen bidez ikasleak hondakin hauen kudeaketa egoki baten beharraz jabetuko dira eta, aldi berean, hondakinok isurtegietan amai ez daitezela lortuko da.



Programa honen helburua hutsik dauden kartutxoak eta telefono mugikorrak ahal den neurrian berrerabiliak edo, bestela ere, erreziklatuak izan daitezen datza. Ez da ahaztu behar, behin isurtegi batera ailegatzean, hondakin hauek gordetzen dituzten toxikotasun handiko lehengaiek lurrean kutsadura larria sor dezaketenik.



Bioservice hondakin hauek isurtegietara bidaltzen ez dituen Euskal Herriko lehenengo enpresa da; Belgikan kokaturiko fabrika batean prozesatzen baititu. Gainera programa honetan parte hartzeagatik Bioservice enpresak ikastetxeari, bertan jasotako kartutxo eta mugikorren balioaren arabera, diru kopuru bat eskainiko dio. Alemaniako Ikastetxe batekin antolatu dugun Elkartrukea sustatzeko erabiliko da diru-laguntza hau.

 
Zuek ere, gurasook, programa honetan parte hartzerik baduzue. Zelan? Etxean, lagunenean, lantokian,... pilaturik dituzuen TINTA-KARTUTXOAK ETA BAZTERTURIK DITUZUEN TELEFONO MUGIKORRAK Ikastetxera ekarriz. Bioservice enpresa aldiro ikastetxetik hondakinon bila pasatuko da eta, behin beraien biltegian daudela, hauek berrerabiltzeko moduan ote dauden edo erreziklatzera bidaltzekoak ote diren sailkapen prozesu baten bidez erabakiko dugu.

Guztionengaitik ekimen ekologiko honekin bat egingo duzuelakoan, aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagaitik !!!.

                                                                                                             
Ikastetxeko Zuzendari taldea





2014/10/09

Joxe Arregiren Hitzaldia

Kaixo lagunok:
     50.urteurrena dela eta, datorren astean Joxe Arregiren hitzaldia izango dugu. Beraz, gonbidatuta zaudete Elai-Alai aretora joateko. Anima zaitezte!

 

Arrano Arrantzalearen power pointa

Kaixo lagunok:
           Hor duzue Arrano Arrantzalearen power pointa. Irakurri oso aberatsa da eta!!!

OHARRA: Datorren astelehenean, urriak 13an, LKko 2. zikloko ikasleak (3. eta 4. mailakoak)
Urdaibai Bird Centerrera egun osorako irteera egingo dute.
                   Beharrezkoak ikastetxeko txandala eta 50.urteurreneko zapi gorria eramatea. Gainera, OTARTEKOAK eraman behar dituzte!!!