Bioservice enpresak antolaturik hutsik dauden
inprimagailuetako tinta-kartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono
mugikorrak erreziklatzeko bilketa-programan gure Ikastetxea sartu egin dela
jakinerazi nahi dizuegu. Programa honen bidez ikasleak
hondakin hauen kudeaketa egoki baten beharraz jabetuko dira eta, aldi berean,
hondakinok isurtegietan amai ez daitezela lortuko da.
Programa honen helburua hutsik
dauden kartutxoak eta telefono mugikorrak ahal den neurrian berrerabiliak edo,
bestela ere, erreziklatuak izan daitezen datza. Ez da ahaztu behar, behin
isurtegi batera ailegatzean, hondakin hauek gordetzen dituzten toxikotasun
handiko lehengaiek lurrean kutsadura larria sor dezaketenik.
Zuek ere, gurasook, programa honetan
parte hartzerik baduzue. Zelan? Etxean, lagunenean, lantokian,... pilaturik
dituzuen TINTA-KARTUTXOAK ETA
BAZTERTURIK DITUZUEN TELEFONO MUGIKORRAK Ikastetxera ekarriz. Bioservice
enpresa aldiro ikastetxetik hondakinon bila pasatuko da eta, behin beraien
biltegian daudela, hauek berrerabiltzeko moduan ote dauden edo erreziklatzera
bidaltzekoak ote diren sailkapen prozesu baten bidez erabakiko dugu.
Guztionengaitik ekimen ekologiko
honekin bat egingo duzuelakoan, aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagaitik !!!.

No hay comentarios:
Publicar un comentario